Imagen
Imagen
Descripcion

Artista, ikertzaile eta zinemagile honen lanak diziplina arteko ikerketa eta saiakera zinematografikoen, bideoinstalazioen eta performanceen ekoizpena uztartzen ditu, kapitalismo konputazionalak espezifikoki ekoitzitako subjektibotasun modu berriei buruz. Ikuspegi feminista eta kritiko batetik, komunitate birtualetan munduaren egoeraren fikziozko sintoma gisa dabiltzan diskurtsoak eta iruditeriak aztertzen ditu. Besteak beste, Berlinalen, DOK Leipzigen, Cinéma du Réelen, IndieLisboan, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Jaialdian eta Montrougeko Salonen erakutsi dute bere lana. "La mecánica de los fluidos" filmak film labur dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen 2024an.

Tipo
Invitados
Artistas y Creadores