Imagen
Imagen
Gala Knorr_TBK
Descripcion

Gala Knörr Arte Ederretan lizentziatua da Parsons Paris The New Schoolen. Arte Ederretako Masterra egin zuen Central Saint Martinsen, eta Txomin Badiolak, Richard Linklaterrek eta Mick Wilsonek zuzendutako tailer eta masterclassen bidez osatu du prestakuntza. Piktorikotik abiatuta, beste bitarteko batzuetan ere lan egin du, hala nola bideoa, instalazioa edo idazketa, eta hedabideekin eta herri-kulturarekin lotutako gaiak aztertu ditu. Sari eta beka ugari jaso ditu, hala nola Fundación Montemadriden Generación 2020, XXIV Propuestas VEGAP eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren sorkuntza-ekoizpena. Horrez gain, Fundación Caja Extremaduraren Obra Abierta, Fundació Vila Casasen Premi de Pintura eta Premi Miquel Casablancas sarietako finalista izan da, eta Pinturako BMW sarirako hautatu dute. Egonaldiak egin ditu Tabakalera (Donostia), Cité Internationale des Arts (Paris), The Solomon R Guggenheim Museum (New York), AIR Wro (Wrocław), Centre for Postcolonial Studies at Goldsmiths (Londres) eta Bilbaoarte Fundazioa (Bilbo) erakundeetan.

Bere lana toki hauetan egon da ikusgai: Guggenheim museoa (Bilbo), DA2 (Salamanca), CentroCentro (Madril), La Casa Encendida (Madril), Genalguacil Pueblo Museo (Genalguacil), Carlos de Amberes Fundazioa (Madril), Salón ACME (Mexiko, CDMX), Pablo’s Birthday (New York), Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz), SB34-The Pool (Brusela), T20 galeria (Murtzia), Memoria de Andalucía museoa (Granada), Museu de Belles Arts (Castelló de la Plana), La Térmica (Malaga), Fabra i Coats Fàbrica de Creació (Bartzelona), Le Port de Créateurs (Toulon) eta Carmen Thyssen museoa (Malaga).


Hitzaldiak eta tailerrak eman ditu gune hauetan: UGRko Arte Ederren Fakultatea (Granada), UPV/EHUko Letren Fakultatea (Vitoria-Gasteiz), CENDEAC (Murtzia), Cidade da Cultura (Santiago de Compostela), CIC El Almacén (Lanzarote), Can Felipa (Bartzelona), Zas Espazioa (Vitoria-Gasteiz), Azkuna Zentroa (Bilbo) eta Saatchi Gallery (London).

Disciplina
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores