Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Zer gogoratzen dugu Kosovoko gudaz? Dena ahaztu al dugu dagoeneko? Jakingo al dugu inoiz zer gertatu zen benetan? Bilatu al duzu inoiz mapan non dagoen Tekija hiria? Badakizu zein distantzia dagoen Priština eta Batajnica artean? Galdetu al diogu inoiz geure buruari zer-nolako bizitza izango duten bizirik atera zirenek? Eta hildakoen bizitzari buruz? Galderak egin al dizkiegu geure buruei Danubio ertzean 1999ko udaberrian gertatutakoaren inguruan? Eta 1979 bukaeran Kanbodian geratu zenaren inguruan? Entzun al duzu inoiz ezer Phnom Penh-etik bizirik atera zirenen inguruan? Ba al dakizu zer jaten zuten laborariek jateko ezer ez zegoenean? Gogoan al dituzu deuseztatze-esparruetako argazkiak? Kontatu al dizu inork nolakoak diren bizirik daudenek hemen ez daudenenei lotuta jarraitzeko egiten dituzten errituak? Lo egin al dezakete? Atseden har al dezakete? Bizi ahal dira? Nork oroitzen du hori guztia? Zer diote bizirik daudenen ahotsek? Eta zer diote hildakoenek? Ezagutzen al duzu bere iragan nazia ezeztatu zuen Austriako politikariaren historia? Nola iritsi zen Nazio Batuetako idazkari nagusi izatera hamar urtez? Nork jarri zituen hori ahalbidetu zuten aitzakiak? Nork esan zituen gezurrak? Zergatik egin zituzten komunikabideek dena ondo zegoelako plantak? Nork egin zuen denak berdin jarraitzeko plana? Nork konbentzitu zuen herria denak berdin jarraitzeko? Nork bihurtu zituen gezur horiek egia politiko? Eta nola atera daiteke hori guztia argitara? Gogoratzen al duzu Uruguaiko diktaduraren amaiera? Eta 1989ko erreferenduma? Eta Montevideoko kaleetan barna "Bai” eta “Ez”-aren alde egindako kanpaina? Gogoan al duzu giza eskubideen aurkako krimenak egin zituzten militarren amnistia-legea indargabetzeko saiakera? Oroitzen al dituzu kaleetan egin ziren galderak? “Zer da bakea zuretzat?” “Zer da justizia zuretzat?” Zergatik ahazten dugu dena hain goiz? Egin al ditzakegu ezer ez gertatu izanaren itxurak? Badago iragana ezkutatzerik? Ezezta al daiteke iragan hori? Nor dabil gezurretan? Nor dago lotsatuta? Nork eskatu du barkamenik inoiz? Posible al da herrialde oso batek bere historia ezeztatzea? Nora geunden begira hori guztia gertatzen ari zen bitartean? Zein erantzukizun dugu guk historian? Konplize izan al gara inoiz? Berriz gerta al daiteke? Berriz gertatzen ari al da? Orain gertatzen ari al da?

Descripción Corta

Zer gogoratzen dugu Kosovoko gudaz? Dena ahaztu al dugu dagoeneko? Jakingo al dugu inoiz zer gertatu zen benetan? Bilatu al duzu inoiz mapan non dagoen Tekija hiria? ...

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Giza Eskubideen Festibalarekin solasean
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si