Goyeneche Fundazioaren Garagune (Easo) zentroaren eta Medialab Tabakaleraren arteko proiektu bateratu honen helburua ez da bakarrik autoeditatutako argitalpen bat sortzea, Garaguneko kideak Easo plazako ingurune sozial eta komertzialarekin integratzea izan da ere. Bestalde, trebetasun psikomotorrak landu dira eta sortutako fanzine horiek auzoko bizilagunen artean banatu dira, auzoko aldizkari bat izango balitz bezala. 7 pertsonez osatutako taldeak 6 saioetan landu duten lana izan da, ordu eta erdikoa saio bakoitzean. Collage eta marrazketaren bidezko adierazpena landu du. Saio bakoitzean material desberdina eskaini da, beraz, material desberdinekin egindako esperimentazioa izan da. Fanzinearen orrialde bakoitzak elementu desberdinen amalgama bat izan du, denon artean landu nahi izan ditugun ideiak irudikatuz, hala nola Garaguneren definizioa, auzoko igarobideen irudikapena, itsasoarekiko harreman afektiboa eta elkarrizketak. Argitalpenak Medialab Tabakalera Liburutegiko fanzineen bilduman katalogatuta daude.