Goyeneche fundazioaren Garagune Easorekin elkarlanean, arte plastikoan eta esperimentazioan oinarritutako esperientziei buruzko liburu bat sortu dugu. Esfortzua aintzat hartu eta arte lanak balioesteak, pertsonak ikusgai egiten ditu. Horrez gain, proiektuaren bideo-laburpen bat ikusi dezakezue hemen.
2020ko maiatzean ALAk (American Library Association) bere “2020 Best Practices from World Libraries Photo Gallery” nazioarteko programan, proiektu horren garrantzia aitortu zuen “liburutegien garrantzia azpimarratzeko justizia soziala eta gizarte-inklusioa sustatzerakoan”. Proiektuaren izenburua “Un libro de experiencias: expresando la vida cotidiana a través de las artes plásticas” izan zen. Saritutako proiektu guztiak hemen ikus daitezke, hemen.