GARAPENEAN DAUDEN IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUETARAKO PITCH-TAILERRA
Datorren irailaren 6an eta 7an, garapenean dauden ikus-entzunezko proiektuetarako pitch-tailerra izango da, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Tabakalerak antolatuta. Tabakaleran egingo den topaketaren buru Álvaro Vega izango da, ikus-entzunezko komunikazioan eta marketinean aditua.
Álvaro Vega eskarmentu handiko profesionala da eta era guztietako ikusleentzako 150 film baino gehiagoren sustapenaz arduratu da. Horien artean daude blockbusterak, debuteko filmak, nazioarteko aitorpen handiagoko zinema independentea edo Oscar sarietarako Espainiako bi hautagaitzatan izandako partaidetza, besteak beste. Vértigo Films etxeko marketin-zuzendaria eta prentsaburua izan zen 2007tik 2012ra eta orain sormen eta kultura arloko industriei zuzendutako bere marketineko, komunikazioko, aholkularitzako eta prestakuntzako agentzian, DobleSentido izenekoan, CEO gisa lanean dabil. Bere prestakuntzak eta aholkularitzak 20 herrialde baino gehiagotan eskaini ditu azken 10 urteotan.
PITCHA. 3 MAXIMA + 5 GAKO [GARRANTZITSU] TAILERRA
Proiektu bat jendaurrean nola aurkeztu beharko litzatekeen zehazten duten arau konbentzionalen eta itxuraz unibertsalen aurrean, tailer honek ezberdina, berezia eta, batez ere oso pertsonala den pitch bat nola sortu landuko du (hurbilketa praktikotik eta oso gizatiarretik abiatuta).
Edozein pitch estrategia prestatu aurretik aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak landuko ditugu, baina baita arakatu eta garatu beharreko elementu, teknika eta urrats zehatzak ere. Proiektu bat jendaurrean aurkezten dugunean, amaierako helburua argia izaten da. Baina haraino iristeko bideak edo moduak aukera ugari eskaintzen digu eta horien arduradunak eta protagonistak gara. Gure “modu” hori da garrantzitsua.
IRAILAK 6
10:00 1. dinamika [aurkezpena]
10:30 2. dinamika
11:30 Pitcha. 3 maxima + 5 gako [garrantzitsu] masterclassa
12:30 3. dinamika [pitch sorpresa]
13:00 Saioa 1. pitcha
*************
IRAILAK 7
10:00 Saioa 2. pitcha
11:00 Bakarkako lana
13:00 Saioa 3. pitcha
Tailerra Euskadin egoitza duten eta film luze zinematografikoko proiektu bat garatzen ari diren (edo ekoizpen-fasean dauden) ekoizleei zuzenduta dago. Bi saioetan parte hartzeko 7 proiektu hautatu dira.
- LAS CIEGAS HORMIGAS
- CARO BASTIANO
- PERLA
- KRESALA
- IKUSEZINAK
- LA PÉRDIDA DE LA MAGIA
- BIDE GUZTIAK
Irailaren 6 eta 7an, garapenean dauden ikus-entzunezko proiektuetarako pitch-tailerra izango da, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Tabakalerak antolatuta.
Reserva: Pitching Lantegia MEDIA
FechaInicio: 2023-09-06
FechaFin: 2023-09-07
FechaAlta: 2023-07-11
Seccion: 2DEO
Proyecto: Proiektuak / Programa
FECHAS:
idReserva: 7C73F3B5-452D-448F-9DC7-B92829678C99
Fecha: 2023-09-06
HoraInicio: 09:00
HoraFin: 20:00
TituloEventoEU: Pitching Lantegia MEDIA
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Lantegia
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia
FechaFin: 2023-09-07