Gattaca, Andrew Niccol, AEB, 1997, 106’, DCP, JB ENG, Azp EU
*Aurklezpena: Leire Escajedo [Biologoa; (UPV/EHU)]
Etorkizuneko gizarte batean dago kokatuta, non haur gehienak in vitro eta hautespen genetikoaren bidez sortzen baitira. Vincent, modu naturalean sortutako azken umeetako bat, bihotzeko arazo batekin jaio da, eta lanik okerrenak egin beharko ditu. Umetatik, espaziora bidaiatzea du amets, baina ondo daki inoiz ez diotela emango horretarako aukerarik. Egun batean, baina, elitean sartzeko klabea emango dio gizon batek: Jeromeren lekua hartzea, zeina elbarri gelditu baitzen istripu baten ondorioz. Hala, Gattaca industria aerospespazialeko korporazioan sartuko da Vincent, eta Titanen egin beharreko misio baterako hautatuko dute han.
Etorkizuneko gizarte batean dago kokatuta, non haur gehienak in vitro eta hautespen genetikoaren bidez sortzen baitira.