Gazte xaia, lagunekin goiz-pasa parkean. Abuztuko ostegunetan, Cristina Eneara joango gara gure inguruko espazio eta elementuak birpentsatu eta eraldatzera: altzariak, etxolak, paisaia, hiria… Denon artean, gaur egun dagoena ikusi eta gure erara moldatuko dugu.
Nagiak atera eta eskuak zikintzeko gogoz etorri!
Abuztuak 2 -- Altzarilariak
Gai al zara esertzean puskatuko ez den aulki bat egiteko? Saio honetan altzari bat diseinatu eta eraikiko dugu. Zenbat eseri/etzan ahal izango gara bertan aldi berean??
Abuztuak 9 -- Zuhaitzeko etxetxoa
Egin al dugu inoiz gure kasara egoteko txoko bat? Inguruak eskeintzen digunarekin eta material ezberdinekin esperimentatuz gure etxolatxoa sortuko dugu.
Abuztuak 23 -- Paisaia-ekintza
Natura eta bere baliabideak erabiliko ditugu naturaren formak eta ingurua eraldatzeko, Cristina Enean guztiok txoko berezi bat izan dezagun!
Abuztuak 30 -- Hiriak ba al du generorik?
Nolako hirian bizi gara? Zerk/nork agintzen du bertan? Guztiontzako hiri bat nahi dugu! Hiria eta generoa lantzeko dinamiketan jardungo gara saio honetan.
Lagunekin goiz-pasa ibiliko gara Cristina Enea parkean, abuztuko ostegunetan.