Texto Destacado

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleok harro gaude Gazteak zinean proiektua aurkezteaz.

Multimedia
Imagen
Texto Fecha
2025 URT - ABE
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Zineak gizaki egiten gaitu. Bertan islatzen dugu geure burua. Gainera, denok partekatzen dugu gure bihotza pelikularen batekin, gogora ekartzen diguna agian une bereziren bat, pentsamendu berriren bat, edo kontsolatu egiten diguna arima. Zoritxarrez, gaur egun, gero eta ikusle eta interes falta handiagoagatik sufritzen ari den mundua da zinearena. Hala, hortik sortu da gure proposamen hau, beste batzuk zazpigarren artearekin konektatu ahal izateko asmoak bultzatuta. 

 

Zer da, bada, denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit, baina galdetzen didanari azaldu nahi badiot, ez dakit”

Agustín de Hipona


Gizakia garaitezin agertzeko egiten duen borroka nekaezinagatik zehazten da. Hala eta guztiz ere, bere ekintzak urrutiago joan badaitezke ere, denbora beti joango da pauso bat aurrerago, azkenean, gogorarazteko inork ezin izango duela inoiz dena eduki. Faktore horren ahalmena da, hain zuzen ere, programa honekin aditzera eman nahi duguna, bertan bildutako film sortarekin denboraren konplexutasunari ikuspegi desberdinetatik heldu ahal izateko: denborak bizitzan duen esanahia; azken minutua gerturatu bitartean sortzen den gero eta estuasun handiagoa; orduak nola pasatzen diren jabetzeak eragiten duen obsesioa; amaiera zehaztuta dagoela ez dakien bizitza bat irudikatzeak dakarren liberazioa, etab. Zine-zuzendariek tik-tak baten edertasuna pantaila handian erakustean sentitzen dugun magia, gutako bakoitzaren barnean, zineak sentiarazten digun eta beste ikusle batzuei transmititu nahi diogun magia. Horrexegatik luzatzen diegu hemendik zinera etortzeko gonbidapen hau.

Imagen Listado
Imagen
Año
2025
Tipo Agrupación
Zikloa
Información Adicional
Futura?
No