Tabakalerak eta Hablarenarte-k hezitzaile, bitartekari, artista, komisario eta interesa duen orori zuzendutako lantegia antolatu dute, 'Gazteekin arte kolaboratiboa' izenburupean Jennie Guy artista eta komisario irlandesak zuzendutakoa.
Tabakalerak eta Hablarenarte-k hezitzaile, bitartekari, artista, komisario eta interesa duen orori zuzendutako lantegia antolatu dute, Gazteekin arte kolaboratiboa izenburupean Jennie Guy artista eta komisario irlandesak zuzendutakoa.
Hiru egunetan zehar, Jennie Guy-k tailer hau bideratuko du Tabakalerako espazio desberdinen analisian arreta jarriz, ekoizpen artistiko, hezkuntza eta komisarialen komunitate desberdinen egoitza delarik. Parte-hartzaileek beraien inguruan dutenera hurbiltzeko praktika berritzaileak gauzatuko dituzte. Saioak jennie Guy-ren lanaren aurkezpenekin hasiko dira, hauen baitan gogoetak eginez eta gerora martxan jartzen ditugun banakako edo taldekako praktiketarako baliagarriak diren aspektuak nabarmenduz. Artista, hezitzaile edo komisarioz osatutako taldeak Tabakalera ezagutzeko bisitak bideratzeko ideiak landuko ditu, gazte eta arte garaikidea gurutzatzen dituen keinu kolaboratiboak garatzeko espazioak bilatzeko helburuarekin. Prozesu honetan zehar arte garaikidea bitartekari komunitate eta gazteekin lan egiterako orduan, museo eta bestelako espazioetan hezkuntzako departamentuetatik aurrera eramaten diren ohiko praktiken analisia egingo da. Praktika artistiko garaikidea eta hezkuntza espazioen garapenean ikerketak eta prozesuak berak duten garrantzia azpimarratuko da, Jennie Guy-k eskola eta instituzio ezberdinekin garatutako lanetik abiatuz.
Lantegi hau CAPP programa europearraren (Collaborative Arts Partnership Programme) baitan kokatzen da. CAPP, Europa Creative eta Acción Cultural Española (AC/E)-k laguntzen dute, eta arte kolaboratiboa eta praktika hauen bultzadarekin lotutako programa proposatzen du.