![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-08/id42478-flor-del-lupulo1-1024x703.jpg?itok=-5qtKIQg)
Biniloa LP12’’ (45rpm), argazkiak, grafika. 100 kopiako edizio esklusiboa
Rafael Martinez del Pozorekin egindako soinu-ekoizpena eta postprodukzioa
Lupulua lantzen duten kulturei buruzko landa-grabazio sorta baten lehen pieza da hau. Kontakizun, memoria, lan-abesti eta paisaia hauek Amargura. Ecologias del lúpulo lanean biltzen ditu Susana Cámarak. Artistak samintasunaren inguruko tratatu bat sortzea proposatzen du; lupuluaren kontsumo- eta laborantza-politikei buruzko artxibo eta hausnarketa gisa balioko duten objektuak eta materialak bildu, bistaratu eta sortzeko ikerketa bat abiarazten du horretarako.
Grabazioak José Val del Omarrek proposatutako diafonia kontzeptuan sostengatzen dira eta soinuen aurkakotasunean oinarritzen dira, hala nola kontrapuntu psikikoan eta elkarrizketa-kontrapuntuan. Honela, laborantzaren gaur egungo paisaia industrializatuaren eta bere uztaren automatizazioaren soinuek lupuloa eskuz zuritzen duten Gavilanes de Orbigo herriko lau emakumeren bizipen abestuei darraie.
Egonaldi hau Kristina Enea Fundazioaren eta Tabakaleraren arteko kolaborazio bat da. 2019an Madrilgo Erkidegoaren ikusizko artearen sorkuntzarako dirulaguntzari eta SAT lúpulos de Leónen laguntzari esker garatu da.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-08/id42478-flor-del-lupulo1-1024x703.jpg?itok=-5qtKIQg)