Germania, anno zero (Alemania, año cero), Roberto Rossellini, 1948, Italia, 74’, JBAES, DCP.
Rosselliniren klasiko handietako bat eta Roma città aperta (1945) eta Paisà (1946)- rekin batera gerraosteari buruzko bere trilogia neorrealista osatzen duena. Suntsitua dagoen Berlingo alde frantsesean grabatua, filmak ziurrenik zinemaren historian den haur pertsonaia etsigarriena aurkezten du: Edmund, hondamenaren osteko Alemaniako baldintza gogorretan bizirauten saiatzen den hamabi urteko haurra da.
Neorrealismoak egiazkoaren ispilu bat izan nahi bazuen eta modu zuzen batean gerraosteko giza baldintzak erakutsi, film honek erabat lortzen du. Emaitza erabat iluna eta samina da, seguruenik faszismoak eta lehergailuek erabat suntsitutako gizarte baten bizi egoeraren isla.
Film onena eta gidoi onena Locarnoko 1948ko Zinema Jaialdian.
Locarnoko Zinema Jaialdiari eskainitako gutun zuriaren lehen proiekzioan Roberto Roselliniren 'Germania, anno zero' klasikoa ikusiko dugu.