Topaketa hau Begi gaiztoa. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa erakusketa‑proposamenaren baitan antolatu da. Topaketaren helburua da teknologia modernoaren garapen-historia azaltzea, eta ibilbidean zehar harekiko paraleloan doazen ikuspegiari eta kognizioari buruzko ideiak azpimarratzen joatea.
Horretarako hiru konferentzia eta amaierako eztabaida-mahai bat antolatu dira. Asmoa da historikoki munduari begiratzeko eta hura aztertzeko entrenatu gaituzten eta entrenatzen gaituzten formak aztertu eta eztabaidatzea. Gure mundua modu azeleratuan zatitzen ari da, eta horrek desira nostalgikoak eragiten dizkigu, iraganarekiko uztartze mistiko bati buruzkoak, zeinetan betirako ordena iraunkor baten ideia proiektatzen dugun. Joera horiek, aurreko mendeetan, hasiera batean bata bestearekin zerikusirik ez zuten eta kontrakoak ere izan zitezkeen pentsamendu-korronte eta -indarren arteko aliantza arraroak ekarri zituzten. Horiek guztiak ere topaketan eztabaidatu eta aztertuko ditugu.
Aintzat hartuta gure arretarako, azterketarako eta objektibotasunerako formak kontingenteak direla eta gure parte-hartze boluntarioa salbuesten ez duten ikasketarako diziplina-gailu batek determinatzen dituela, diziplina desberdinetako hiru egileen eskutik hausnarketa egingo dugu mendebaldeko kultura tekno-zientifikoa osatu duten eta modernizazio‑prozesuen aurkakoak ez bestelakoak ez diren mitifikazio-prozesu batzuei buruz. Prozesu horiek kritikoki azaltzeko nahiak bultzatzen gaitu hauen guztien konfigurazioa eta garapena aztertzera: kategoria estetiko batzuk, gerra inperialak, azterketa‑ eta sailkapen-forma berriak, eta datuen analisi- eta kuantifikazio-prozesuetatik abiatuta martxan jartzen diren eredu ekonomikoak.
EGITARAUA
Hitzaldiak
- Fernando Esposito. Volare! Faxismoak hegan egitearekin zuen lilura
Berrikuntza teknologiko zoragarri eta modernitatearen paradigma gisa, abiazioa izugarri desiratutako sinboloa izan zen, XX. mendearen hasieran Europa suntsitu zuen gerraren gatazka ideologikoetan instrumentalizatu zena. Hegazkinek lilura eragiten zuten, eta pilotuei aura ausart, bizi eta gaztea ematen zieten, beraz, ez da harritzekoa hegazkinlari heroikoa, heriotzaren erronkaria eta arriskuaren maitatzailea, Gizon faxista Berria bihurtzea. Hegan egitea faxismoaren metafora zen, eta hegazkina eta pilotua horren totem teknoideak ziren. Dinamismo iraultzailea eta mugimendu faxisten botere suntsitzailearen zein eraiki nahi zuten betiereko ordenaren ikurra ziren.
- Jaume Navarrro. Irudikapen hobearen bila. Objektibotasuna historian, objektibotasuna zientzietan
Artista figuratiboei ez zaie gustatzen beraien obra argazki edo 3D inprimagailu batekin lortutako modelo batekin alderatzen denean. "Ia argazki bat bezain ona da" ez da inondik inora laudorioa: are gehiago, askotan iraintzat hartzen da. Objektu fisiko, egoera humano edo emozio subjektibo baten irudikapen "erreala" edo "benetakoaren" bilaketa hori besteak beste, artista, naturalista, zientzialari eta historialarien arteko eztabaidagaia izan da askotan. Hitzaldi honetan, eta zientziaren Lorraine Daston eta Peter Galison historialariek eginiko lana jarraituz, historia modernoan zehar “objektibotasunaren” nozioetaz arituko naiz. Kasu partikularra irudi fotografikoaren garapena izan zen, irudikapen era berri bat sortu zuelako: mekanikoa, teorian baliorik gabe, inolako giza borondaterik gabea. Hala ere, X izpien lehenengo argazkiak, Roentgen andrearen eskuarenak, irudiaren zein izpi horien aurkikuntzaren karanbolaren inguruko hainbat erronka sortu zituen. Bi gaiei ekingo diet: nork interpretatu behar zituen irudi berri horiek eta nola, eta nola ulertu behar zen X izpien ustekabeko aurkikuntza. Lehenengoa aditu zientifikoei mugatutako objektibotasunari lotuta dago, eta bigarrena fisika nuklearraren eta bonba atomikoaren historiari.
- Ana Teixeira Pinto. Élan Locomotif
XX. mendeko lehenengo urteen bereizgarria teknologia gailurrean duen eboluzio-eskema baten inguruan antolatutako supergizon moten bilaketa da. 1910an, abiazioa puntako teknologia zen, eta hegaldia futuristek jaso gisa kodifikatu nahi zuten guztiaren (forma, gizona, etorkizuna) metafora gisa erabiltzen zen, apala eta degradatutzat jotzen zen horrekin kontrajarrita (emakumea, materia, iragana). Hegaldia, Fernando Espositok dioenez, ez da bakarrik etorkizunerantz edo aurrerapenerantz "hegan" egiteko kodea, "historiatik kanpoko erresuma mitiko batera abiatzeko metafora" baizik. Aldi berean, bitalismoaren inguruan antolatu zen XIX. mendeko zientifizismoaren aurkako matxinada da. Bitalismoa bitala mekanikoaren aurka jartzen zuen pentsamendu-korrontea da. Funtsean, pentsalari bitalistek ez zuten mekanikoa teknologia gisa identifikatzen. FIlippo Tommaso Marinettirentzat, teknologiak zerikusi gutxi zuen eraginkortasunarekin. Teknofilia bitalistan, Donna V. Jonesen arabera, gorputza ezin da bizitzaren ibilgailua izan, suntsitu behar da, makina hobearekin ordezteko, borondaterako bide hoberenarekin. Mintzaldian 1910eko Marinettiren Mafarka le futuriste eleberrian sartuko gara buru belarri. Roman Afrikain (Mafarka futurista. Afrikako eleberria) liburuan, boterearen borondatearen adierazpen maximoa Gazourmah da, hegazkin itxurarekin.
Mahai-ingurua
- Parte-hartzaileak: Fernando Esposito, Jaume Navarro, Ana Teixeira Pinto
- Moderatzailea: Oier Etxeberria
Fernando Esposito, Jaume Navarro eta Ana Teixeira Pintok Begi gaiztoa erakusketaren baitan antolatutako topaketa honetan parte hartuko dute.
Reserva: El ojo de la guerra
FechaInicio: 2023-03-10
FechaFin: 2023-03-10
FechaAlta: 2022-12-27
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: Drone PP
FECHAS:
idReserva: C2C02BDE-57D8-422B-B461-E98BD7D7A99A
Fecha: 2023-03-10
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 21:30
TituloEventoEU: El ojo de la guerra
Sala: SALA Z
SalaES: Sala Z
SalaEU: Z aretoa
Ocupacion: Hitzaldia
OcupacionES: Conferencia
OcupacionEU: Hitzaldia