Lantegiaren helburua fondo faltsu eta gehigarri bezala kroma erabiliko duten bideoak sortzea izango da. Ikus-entzunezkoen barnean duen lekua birpentsatuz, bideoaren efektu berezi honi, kromari, buelta emango diogu, eta narratiba esperimentalagoak bilatuko ditugu. Sinesgarria izan behar al du efektuak? Lantegi honetan erabiliko dugun tresnatako bat akatsa izango da. Agian atzealdeko irudiaren txertatzea nabaritzen da edo figura eta paisaia ez datoz bat, baina egoera hauetaz baliatuko gara kontatzeko modu berriak esperimentatzeko.
Programa laburpena
Urriak 12:
-Aurkezpen eta azalpena
-Lantaldeak sortu
-Ariketaren zirriborroa egin, geruzak definitu eta zereginak banatu
Urriak 13:
-Ariketak gauzatu
Urriak 14:
-Azken ukituak
-Lanen aurkezpena
El taller impartido por Jorge Núñez de la Visitación consiste en hacer unos vídeos en los que se trate la cuestión del croma como fondo ficticio, como elemento añadido.