Software-libreari buruzko ziklo honen biratez, hilabetero, hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu. Exekutagarri hauen erabileraz gain, lantegi sorta honekin laborategietan proiektuak gauzatzeko erabilgarriak diren tresna libreen gida bat osatzeko helburuarekin, hainbat prozesu dokumentatuko ditu. Izan ere, teknologiarekiko hurbilketa kritikoaz ari garen testuinguru honetan, eginez ikasi eta ezagutza partekatzea aldarrikatzen dugunean, software librea aliatu naturala dugu.
GIMP (GNU Image Manipulation Program, "irudiak manipulatzeko GNUren programa") argazkiak eta irudiak moldatzeko kode irekiko softwarea da eta GNU General Public License lizentziapean argitaratua dago. Aurreneko bertsioa GNU/Linux sistemarako sortu zen, baina gaur egun Windows eta Mac/OsX bertsioak ere baditu.
GIMP editore grafikoa izango dugu protagonista software libre lantegien hirugarren saioan. Lantegi hauen birtartez hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu.