Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Abuztuaren hasieran itzuliko da hiriko jaialdirik bereziena. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, aurtengo edizioan ere Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza ere izango du.

Ekimena 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostiako udan. Aldi berean familiarra eta abangoardiakoa den jaialdia, integratzailea eta berritzailea.

Abuztuaren 4an eta doako sarrerarekin, besteak beste, 15 banda eta artistek hartuko dute parte musika maratoi honetan. Kontzertuak, Dj saioak, piknikak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00ean hasi eta 21:00ean amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan.

Etenik gabeko 9 orduko programazioa, azokan zein musikan, tokiko izaera eta talentua proposamen harrigarri eta nortasunez betetakoekin konbinatzen dituena. Rap/reggae, rocka, popa edo punk estiloak, besteak beste, izango dira beti bezain dibertigarria eta anitzagoa izango den Agertoki Nagusian. Hondamen Sonikoan berriz, dantza ziurtatuko duten trapa, hip-hopa eta soinu urbanoenak izango dira. Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban Dj gehiago egongo dira abesti onenak aukeratzen. Azoka Dabadabaren bidez kudeatuko da eta hainbat denda bilduko dituzten 50 postu izango dira. Hala nola, vintage dendak edo tokiko talentuen sorkuntzak.

Iaz bezala, edizio honetan jaialdiaren aurretik musika hitzordu bat proposatzen da, Gladis Aperitifa: abuztuaren 3ko 19:00etan OEP taldea arituko da Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren kanpoaldeko Nestor Basterretxea plazan. Taldekideak tokiko artistak izateaz gain, Musikagela zerbitzuaren erabiltzaileak dira.

 

OEP 

Rap talde bat da, Suberren Starkid diskoa (@suber_starkid en instagram) zuzenean musikariekin bertsionatzeko asmoarekin sortu zena. Beren ekoizpenetan eragina izan duten estiloak agerian geratzen dira: rocka, jazza edo hip hopa.

OEP dira: Borja Suberbiola (ahotsa), Mario Sanchidrian (baxua), Ander Larrañaga (bateria), Ander Garitagoitia (teklatua), Arturo Martin (saxoa) eta Eneko Verdu (gitarra).

 

Caracteristicas
Tipo de actividad
ID GESCOL
F104E877-C22A-4F22-A8D4-5AB4EF86C18A
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Hora
19:00
Hora Fin
21:30
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2024
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
OEP
En Home
Si
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios