Imagen
Imagen
Descripcion

 

Gloria Vilches (1978) Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da Valentziako Unibertsitatean. 2009az geroztik, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko (CCCB) zinema esperimentaleko Xcèntric programa koordinatzen du. Gasteizko Montehermoso Kultura Zentroaren beka jaso zuen eta "Usos, estilos y formatos contemporáneos del audiovisual de apropiación en España" izeneko ikerketa egin zuen. Aldizka, found footage-ari buruzko eskolak ematen ditu (jabetze-zinema edo ikus-entzunezko collagea) unibertsitateko master eta graduondoetan, eta eskuzko collage-tailerrak museoetan, arte-zentroetan edo espazio autogestionatuetan. El farero de Sálvora (2017) pieza dokumentalaren eta super8an filmatutako hainbat bideoklipen egilea da, eta ¡Ay de mi! (2013) collage-albuma eta collagearekin eta/edo zinema esperimentalarekin lotutako beste proiektu autoeditatu batzuk argitaratu ditu. Zinema eta collageari buruzko hainbat ziklo antolatu ditu Xcèntric, Tabakalera, Montehermoso eta S8 jaialdian (Coruñako Mostra de Cinema Periferico). Bere collage askok artikuluak ilustratu dituzte hainbat argitalpenetan edo diskoen eta liburuen azalak, kontzertuetako kartelak eta zinema-jaialdiak bihurtu dira.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Collagearen artista eta Xcèntric, CCCBko zinemaren koordinatzailea
Tipo
Artistas y Creadores