Haur Hezkuntzan graduatua da, eta egun Fraisoron ari da Nekazaritza eta Abeltzaintzako Erdi Mailako Zikloa ikasten. Naturarekiko eta baserriko bizimoduarekiko lotura sakona du txikitatik, ingurune horretan hazi izanaren ondorioz, eta horrek bultzatu du landa-ingurunean lanbide bat garatzeko interesa.
Goizanek natura eta haurren hezkuntza uztartzeko interesa du, eta bere ikerketen bidez naturak haurren garapen psikosozial eta emozionalean izan dezakeen eragina aztertu izan du. Ikasketa prozesuan, haurrek naturarekin harreman handiagoa izateak duen garrantziaz konturatu zen, eta ideia horiek jendarteratzeko grina du, batez ere haur txikien hezkuntzan naturaren presentzia handitzeko asmoz.
Fraisoro Eskola Lanbide Heziketako ikastetxe integratu publikoa da, eta nekazaritza-abeltzaintza, basogintza, natur ingurunearen kudeaketa, lorezaintza eta loregintza arloetan ematen ditu erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako zikloak. Aukera integrala eskaintzen du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin eta lanerako prestakuntzarekin elkarlanean.