Montera34 kolektiboak eskainiko duen lantegi hau teknoilogia libre eta irekien ikuspuntutik hiritar kartografia digitaletara intentsiboki hurbiltzeko aukera izango da. Interneten mapak egiteko era ugari dago eta hauetako bat ere ez da objetiktibo edo neutrala. Google maps hauetako bat besterik ez da! Guk ere gure mapa propioa egin dezakegu.
Hastapen gisa mapak eta datuak auzi ezberdinak babesteko erabili dituzten ekimen zibiko, politiko eta solidario ezberdinen analisia egingo dugu. Kartografia eredu ezberdinak eta mapeo eta mapa kolektibo edo kolaboratiboen sorrerarako tresna digital ezberdinak (GPS, OpenStreetmap, CartoDB eta gehiago) ezagutuko ditugu. Lantegiaren bigarren zatian, partaideek proposaturiko gairen bat hartuta, elkarrekin hiritar mapeo bat sortzeko praktika egingo dugu.
Hiritar kartografia digitaletara hastapen lantegia, Montera34 kolektiboaren eskutik.