Oharra: lantegiak lau eguneko iraupena du, eta bertan landutakoari etekina ateratzeko gomendagarria da egunero agertzea. Egunen batean joan ezin izatekotan, idatzi ubik@tabakalera.eu-ra.
Dantzaren bitartez, gure gorputz sentikorrari eta gure barruan igaro denari leiho bat irekiko diogu. Mugimenduan ditugun aukera guztiak arakatuko ditugu, plazeretik eta bakoitzaren erritmo propiotik abiatuta. Epaiketarik gabeko espazioa sortuko dugu eta besteen mugimenduekin geureak aberastuko ditugu. Horretarako, gorputz-adierazpena, adierazpen artistikoa, gorputz-kontzientzia, arnasketak, masajeak, isiltasuna, musika, metaforak eta mugimendu askea erabiliko ditugu.
Sorkuntza-prozesuak gure sena esnatzera gonbidatzen gaitu. Pertzeptzioa eta zentzumenak bizirik daudenean, gure inguruarekin dugun harremana aberastu eta hornitu egiten da, eta gure esperientziak koloreztatzen.
Norbanakotik talderantz bidaiatuko dugu hainbat dinamikaren bitartez. Taldearen esperientziak bizipena elikatu eta biderkatu egiten du, bertan sortzen diren harremanei esker.
Ez da dantzan esperientziarik behar mintegi honetan parte hartzeko. Ez dugu helburu estetikorik bilatzen; gu geu garena dantzatuko dugu. Saio bakoitzean, gai bat jorratuko dugu mugimenduaren, arte plastikoaren eta hitzaren bitartez.
Dantzaren bitartez, gure gorputz sentikorrari eta gure barruan igaro denari leiho bat irekiko diogu Garoa Gartziandiak eskainitako lantegi honetan.