“Ez dago lengoaiarik. Ez dago arterik. Ez dago ezagutzarik. Ez dago filma baino, bere sinplean: hasiera eta betiereko unea”. (Gregory J. Markopoulos, The Intuition Space, 1973)
Gregory J. Markopoulos (1928-92) gerra osteko Amerikako zinemagintzan sortu zen zinemagile originalenetakoa izan zen. Bere filmak mitoak, erretratugintza eta paisaia zein arkitekturaren ikerketak uztatzen dituzte eta oso ezagunak dira agerian uzten duten ez-ohiko sormen gaitasuna, kolorearen erabilera sentsuala eta forma zinematiko berritzaileegatik. Muntaia teknika konplexuak erabili ohi zituen eta in-kamera superinposizio espontaneoa, frame bakarrean gorderik zeuden misterioa eta energia azaleratzen saiatu zen.
Maya Deren, Kenneth Anger eta Jonas Mekas zuzendarien garai berekoa izan zen Markopoulos zinemagintza adierazpide artistiko gisa aske egin zuen mugimenduaren lehen lerroan aritu zen. 1947an, ikaslea zenean, filmatu zuen 16mm-tan lehen aldiz (Psyche) eta ondoren New American Cinema gisa ezagutu dugun korronte horren barruan mugarriak bilakatu diren hainbat lan sortu zituen, horien artean daude Twice a Man (1963) eta The Illiac Passion (1964-1967).
1960ko hamarraldi amaieran Europara egin zuen bidaia bere egiazko bidearen bila. Zinemagile batek bere lanaren ertz guztien erantzule izan behar duela benetan sinetsita, Temenos sortu zuen; bere pelikulak aurkeztu, iraunarazi eta ikertzeko artxiboa. Ondoren, bere lan guztiak berrargitaratzea erabaki zuen 80 orduko film monumental batean Arkadian (Grezia), bere arbasoen sorlekutik gertuko leku bakartu batean bakarrik erakutsi zedin. Egitasmo hori zinemagilea hil ondoren bakarrik gauzatu zen, 2004tik hona lau urtetik behin aire librean egiten diren Temenos proiekzio saioetan.
Bliss, Gregory J. Markopoulos, AEB, 1967, 16mm, 6'
Argi naturala eta irudien gainezarpena San Juan Bautista kapera bizantziarrean, Hidra irla grekoan.
Twice a Man, Gregory J. Markopoulos, AEB, 1963, 16mm, 49'
Clara Hoover aktorearen omenez egindakoa, Hipolitoren mito klasikoan oinarritua eta New Yorkeko underground zinemaren maisulana.
Gilbert and George, Gregory J. Markopoulos, AEB, 16mm, 1975, 12'
Gilbert Proesch eta George Passmore artista-bikote kontzeptual britainiarraren erretratua.
Mark Webber, Film as Film: The Collected Writings of Gregory J. Markopoulos (The Visible Press, 2014) liburuaren editoreak aurkeztutako saioa.
Bliss, Gregory J. Markopoulos, AEB, 1967, 16mm, 6'
Twice a Man, Gregory J. Markopoulos, AEB, 1963, 16mm, 49'
Gilbert and George, Gregory J. Markopoulos, AEB, 16mm, 1975, 12'