Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan antolatutako zinema eta argazki lantegia. Gazte zein helduei, bertako nahiz kanpokoei zuzendua.
Zenbait ariketa praktikoen bitartez fokua ipiniko dugu nortasun periferikoetan eta istorio pertsonalen kontakizunean; historia istorio txikien bidez kontatzea.
Ariketek erakutsiko digute istorio sinpleen bitartez ideia konplexuak helarazi daitezkeela. Horretarako, zenbait baliabide erabiliko dira: lehen pertsona, familia-albuma, artxibo pertsonala, jabetzea edo autorretratua.
Ikus-entzunezko grabaketa bat eta fanzine baten bitartez, gure argazki- eta zine-historia irudikatuko dugu. Horrela, irudi eta errepresentazioaren inguruko topalekua sortuko dugu elkarrizketa eta pentsamendua bultzatuz.
1. Eguna
Begiradari sarrera. Aitzindariak. Erretratua eta autorretratua. Barne-begiradak. Ikus-entzunezko ariketa praktikoa: lehen pertsonan egindako ibilaldia.
2. Eguna
Sortze-prozesua I. Nondik eta nora. Zer kontatu nahi dut eta nola? Argazkigintzako ariketa praktikoa: familia-albuma.
3. Eguna
Sortze-prozesua II. Nondik eta nora. Argazki-liburu bat sortzean hartu beharreko erabakiak. Argazkigintzako ariketa praktikoa: argazki-liburua sortu. Irudien aukeraketa + kontakizun narratiboa.
4. Eguna
Etxe-zinema eta eguneroko zinema. Mainstreameko identitate minoritarioak. Sortze-prozesua III. Nondik eta nora. Autoretza. Ikus-entzunezko ariketa praktikoa: bestearen erretratua.
Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan antolatutako zinema eta argazki lantegia.