Ikusmira Berriak ikus-entzunezko proiektuen garapenerako programa bat da Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak, DSS2016EU-k eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatua.
Urtero lau proiektu aukeratzen dira eta zuzendariak 6 astetan zehar Tabakaleran egoilar moduan idazteko eta beraien pelikulak garatzeko aukera izaten dute. Tabakaleran egonaldian diren artistak gonbidatu ditugu euren ibilbidean garrantzia izan duten film bat aukeratzera. Horrela zein irudik eta zein historiek eragin duten beren irudimenean eta sorkuntza prozesuan ezagutuko dugu.
Aurten Kiro Russo, Mikel Gurrea, Gerhard Treml eta Leo Calice, Aitor Merino eta Amaia Merino dira zuzendari egoiliarrak.
Ikusmira Berriak programako egoiliarrak gonbidatu ditugu euren ibilbidean garrantzia izan duten film bat aukeratzera. Horrela zein irudik eta zein historiek era