Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Tui, Miño ibaiaren ertzean, Portugaleko mugan. 16.000 biztanle baino ez, baina zinema dokumental independentearen hitzordu garrantzitsuenetako bat. Proposamen honek frogatzen du, gauzak ondo eginez gero –dotoreziaz eta irizpide onekin– tokikoa nazioartekoa dela beti. Nazioartekoa baino, izar artekoa dela esan genezake, zinema-jaialdi hau dokumentalei buruzko 10 ekitaldi interesgarrienen artean sailkatu baitu New Yorkeko Best Fest Film Series elkarteak. 2005ean sortu zen, ez-fikziozko nazioarteko zinemagintzako lanak ikusi eta horien inguruan hausnartzeko.

Era berean, Galiziako zinema berriarentzako topagune izatea ere bazen helburua. Eta, 13 edizio hauetan, ezinbesteko hitzordu bilakatu da jaialdi hau «Tuira joan behar duzue, Play-doc-era joan behar duzue», esan ziguten programatzen hasi ginenean. Eta joan egin ginen. Eta itzuli egin ginen. Eta orain, azkenean, Tabakalerara ekarriko ditugu beren jaialdiaren aurkezpena egin diezaguten.

Iaz, Rotterdam-Live zinema-jaialdiaren jarduerak ekarri genituen eta horrela aretotik irten gabe Rotterdamen «egoteko» aukera izan genuen. Aurten ere gauza bera egin nahi dugu, oraingoan bidaia Miño inguruko mugara eginez. Gutun zuri laukoitza Play-doc-entzat: bere historiako klasiko bat, sail galiziarreko film labur bat, aurtengo edizioko estreinaldi bat eta Dominic Gagnon zuzendari kanadarrari buruzko atzera begirako zikloaren titulu bat.

Sara García eta Anxo Sánchez jaialdiko zuzendariak bertan izango dira.

Descripción Corta

Gutun zuri laukoitza Play-doc-entzat: bere historiako klasiko bat, sail galiziarreko film labur bat, aurtengo edizioko estreinaldi bat eta Dominic Gagnon zuzendari kanadarrari buruzko atzera begirako zikloaren titulu bat.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Festival Internacional de Documentais, Tui, Galizia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si