Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen dira bertan. Artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen ditu, kultur-elkartrukea aberastuz.
Trastero Creativok antolatzen duen eta Dantzaguneak koproduzitzen duen jaialdi honek, Iruñeko Udaletxea, Nafarroako Filmoteka eta liburutegia, Gipuzkoako Aldundia, Tabakalera, La Caixa, Arena Comunicación Audiovisual, Hotel Tres Reyes, Asador Erreleku, Diario de Navarra eta Mecnaren laguntza jaso du.
Bertan izango da saioa aurkezteko Laida Aldaz Arrieta, Zinetika jaialdiaren zuzendaria.
Tabakalerako zinemak dantza eta zinema uztartzen dituen nazioarteko jaialdi nafarraren bigarren edizioa hartuko du Gutun Zuriak programaren barruan.