Cinémathèque de Tánger-ek programatutako hiru zine emanaldi, artxibiboko materialak eta marokiar zinea uztartuz.
Gutun zuriak programaren barne, zinemaldi, kritiko, artista eta nazioarteko programatzaileak gure pantaila aktibatzera gonbidatzen ditugu. Nola lan egiten duten jakitea da helburua eta bide batez beraiekin kolaborazio bat hastea.
Oraingo honetan bi ekintza elkartuko ditugu: uztailaren 8an Yto Barrada artista frankomarrokiarraren erakusketa inauguratuko da. Tángerreko Cinémathèque-ko sortzaileetako bat da bera.
Cinémathèque-ri, hiru saio programa ditzan eskatu diogu. Lehenengo saioa, artxiboko materialekin egina, Yto Barradaren erakusketaren eta terrazaren irekiera gisa, 21:00tan izango da, inaugurazioaren ostean. Hurrengo bi saioetan Tángerreko Cinémathèque-k marrokiar zineko bi film erakutsiko dizkigu.