Donostia 2016k Jone San Martin dantzari eta koreografoari karta zuria eman dio, Europako Kultur Hiriburuaren programa aberats dezan. Diseinatu duen proposamenean, bere sorleku eta nazioarteko influentzien arteko zubi izan nahi izan du artista donostiarrak. Karta zuriaren bigarren ekarpena da Sad, Nadine Fraczkowski eta Keywan Ghesaryren Gold performancea. Arte anitzek elkarrekin topo egitea bilatuko dute Donostian bertan sortu duten piezarekin.
Dantza, moda, musika, bideoarte eta koktelgintzaren munduek talka egingo dute. Arte forma horiek elkar ezagutzeko gonbidapena da Gold, gai komuna aurkitu dezaten. Hori lortutakoan, topa egiteko unea izango da.
Musika: Sad (Cyril Baldy, Josh Johnson). Koreografia: Sad (Cyril Baldy, Josh Johnson). Zuzendaritza artistikoa: Sad (Cyril Baldy, Josh Johnson). Jantziak: Keywan Ghesary. Edarien instalazioa: Keywan Ghesary. Argazkia eta bideoa: Nadine Fraczkowski.
Dantza, moda, musika, bideoarte eta koktelgintzaren munduek talka egingo dute Sad, Nadine Fraczkowski eta Keywan Ghesary-ren ikuskizun honetan. Jone San Martinek DSS2016EU-rako proposaturiko gutun zuria.