![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id8461-serge_pey.jpg?itok=8XCa-xbQ)
DSS2016EUk Esther Ferrer artistari Elkarrizketak atalaren barne emanadako Gutun Zuriak programarekin jarraituz, donostiar artistak Serge Pey poeta frantsesa gonbidatu du Donostiara Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira (martxoak 21) Donostia olerkiz betetzeko. Ondorioz, martxoaren 20an Serge Pey-ren La boîte aux lettres du cimetière filma dokumentalaren proiekzioa eta Chiara Mulas-en performancea izango ditugu Tabakalerako Z aretoan.
Emanaldia Tabakalerako Patioan hasiko da 18:30ean. Bertan, Lerro gorria performancea aurkeztuko dute Serge Peyk eta Chiara Mulas poeta italiarrak: errezitala eta instalazioa, bi formak uztartuko ditu zuzeneko poesiaren ekintza honek.
Bukatzean, Tabakalerako Z Aretora hurbilduko gara La boîte aux lettres du cimetière (Francis Fourcou, 2016) dokumentala ikusteko, gaztelaniazko azpitituluekin. 2014ko maiatzean, eta Serge Pey buru, Toulousetik Colliourera oinez egindako 300km-ko martxaren berri ematen du filmak. Antonio Machadoren hilobian dagoen postontzira, hau da, hilerri batean existitzen den poesiaren postontzi bakarrera, 400 gutun eramatea zuen helburu martxa horrek. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da Francis Fourcou eta Serge Pey berarekin.
Serge Peyren 'La boîte aux lettres du cimetière' oinarrian Francis Fourcouren filmaren proiekzioa eta Chiara Mulasen Performancea, Donostia 2016, Europar Kultur Hiriburutzaren Gutun Zuriak programaren barruan.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id8461-serge_pey.jpg?itok=8XCa-xbQ)