Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Iraupena: 88' JBAES

Aurkezpena: Rubén Corral, Zinebiko programatzailea

ZINEBI 60ren Ohorezko Mikeldia jasotzeko Bilbora egindako bisitan, 2018ko azaroan, Apichatpong Weerasethakul zuzendari thailandiarrari kazetari askok galdetu zioten ea zergatik jarraitzen zuen film laburrak egiten, mundu osoko jaialdi handietan sarituak izan diren hainbeste film luze egin ondoren. Mysterious Object at Noon (2000) filmaren zuzendariak oso modu argian egin zion aurka galdera horren atzean dagoen aurreiritziari, zeina sendo instalatuta baitago zinemazale askoren gogoaren bazter batean:

“Idazle askok formatu desberdinekin egiten dute lan: nobelak idazten dituzte, istorio laburrak, jende askok saiakerak ere idazten ditu. Zergatik geratu behar dugu zinemagileok film luzearekin bakarrik? Nire ustez, elkarren osagarri diren adierazteko modu desberdinak dira. Film laburrak egiten ditudanean, zinema egiteak berekin dakartzan mekanismo eta betebehar askotatik libratzeko aukera dudala sentitzen dut. Zorionez, ia beti ekoizpen txikiagoak izaten dira. Batzuetan, zu bakarrik zaude zure kamera txikiarekin; beraz, grabatuko duzunarekin ezartzen den harremana oso zuzena da, eta kameraren lentea ia nire begi bihurtzen da. Emozio oso zehatz bati buruz hitz egin dezakezu. Hori zailagoa da film luze batean, dena abstraktuagoa izaten baita”.

Bilbon egon zen egunetan, Yukio Mishima eta Jorge Luis Borges idazleei buruz ere hitz egin zuen. Bi kasuak Apichatpongek adierazitakoaren paradigmatzat erabil daitezke: beren obretarako forma eta “hedadura” desberdinak landu zituzten narratzaileak. Era berean, arlo zinematografikoan, film luzean debuta egin ondoren sarritan film laburrera itzuli ziren zuzendariak ere aipa daitezke, film laburra nahi zuten hori adierazteko “distantzia” egokiagoa zela pentsatuta: Jean-Luc Godard, Agnès Varda, Michelangelo Antonioni, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet, David Lynch edo Jonas Mekas.

ZINEBI jaialdian, non sei hamarkada baino gehiagotan formatu laburreko zinemaren garrantzia eta gaitasuna aldarrikatzen saiatu diren, 2020an zehar zinemagile ospetsuek zuzendutako film laburren sorta bikainarekin topo egin genuen, eta aukera izan genuen mundu osoko zinemaldietan, esaterako Berlinen, Venezian, New Yorken edo Vila do Conden, estreinatutako lan horiek “lehiaketaz kanpo” erako sail batean biltzeko. Orain Tabakaleran aurkezten diren “distira” horiek GLIMPSES – DISTIRAK saioa osatu zuten, Jonas Mekas ezagunaren lana gogorarazten duen izendapenarekin. Haren lanak beti normaltasun osoz uztartu zituen hiruzpalau orduko film luzeak eta film laburrak.

Hautaketa horretan ez dago zinemagilerik bere lehen film luzearen aurretik hainbat film labur filmatu ez zituenik, nahiz eta askotan lan horiek “ahaztuak” izan diren filmografia “ofizialetan”. Luca Guadagnino siziliarraren kasuan (Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiko presidentea izan zen joan den edizioan), ospea Io sono l’amore (2009) edo Call Me by Your Name (2017) fikzioen eskutik iritsi zitzaion, baina bere lan oparoan ez ditu alde batera utzi publizitateko eta dokumental erako film laburrak. Horien artean dago Fiori, Fiori, Fiori! (2020); COVID-19aren pandemiaren ondoriozko lehen konfinamendu-aldian grabatu zen eta ZINEBIk estreinatu zuen estatu-mailan.

Guadagninok “pandemiako” film laburrean proposatzen duen aldarrikapen baikorraren aurrean, Jonathan Glazer britaniarrak (Pina Bauschen ikasleen dantzaren eta Mica Leviren musikaren bidez) “1518ko dantza-epidemia” ekartzen du gogora. Horren ondoren, Alsaziako hirian histeria kolektiboa, elikadura-intoxikazioa edo sorginkeria ikusi nahi izan ziren.

Jafar Panahi y Sergei Loznitsa-ren kasuan, saio honetan bildutako lanak 3e Scène plataforma digitalak egindako proposamen batetik abiatzen dira. Parisko Opéra National-ek sortu zuen plataforma hori. Bi kasuetan, atzetik musika duten dokumentalak dira: bat, Loznitsarena, 50 eta 60ko hamarkadetan Parisko Garnier Jauregiko gala gauetan ikuskizun artistikoaren aurretik sortzen zen ikuskizun sozialaren ikuspegitik; eta besteak, Panahirenak, dokumental metaforiko harrigarri batean arte baten esentzia bilatzen du (kantua, zeina zentsuratuta baitago Jafar Panahik sinatutako zinemarik egon ez dadin saiatzen den erregimen baten eskutik).

Le meraviglie (2014) eta Lazzaro felice (2018) filmen zuzendariak, Alice Rohrwacher-ek, oraingoan JR artista frantziarrak lagunduta, Omelia Contadina (2020) lana aurkezten digu, Veneziako Bienalean estreinatutakoa. Horrez gain, Guy Maddin Winnipegeko zinemagileak, Galen Johnson eta Evan Johnsonekin batera, Stump the Guesser (2020) filmatu du, azken hamarkadako bere hamaseigarren film laburra.

Fiori, Fiori, Fiori!, Luca Guadagnino, Italia, 2020, 12'

Covid-19 pandemiaren ondorioz ezarritako itxialdian, Luca Guadagnino lantalde tekniko txikiarekin iritsi da Milanetik Siziliara, smartphone eta tablet bana besterik ez duela, eta haurtzaroko lagunengana hurbildu da ate joka, mundu osoa aldi berean astindu duen ezohiko garai hauetan nola bizi diren ikusteko.

Hidden, Jafar Panahi, Iran-Frantzia, 2020, 18'

Jafar Panahiren film labur berrian, zuzendariak berak, haren alabak eta antzerki-ekoizle den lagun batek emakume bat bisitatu dute urrutiko herri kurdu batean. Emakumeak dohain berezia du abesteko, baina haren familia tradizionalak ez du publikoaren aurrean abesterik nahi. Edertasun eta aberastasun alegorikoak topatuko dituzte ezustean: ezkutuan gorde beharreko sekretu bat, baina, era berean, askatzeko irrikan dagoena.

Omelia Contadina, Alice Rohrwachter eta JR, Italia, 2020, 9'

Nekazari komunitate bat hiru eskualderekin mugan dagoen mendixka batean elkartu da nekazaritza tradizionalaren hileta egiteko. Milaka urteko kultura baten desagerpena saihesteko ekintza zinematografikoa da.

Strasbourg 1518, Jonathan Glazer, Erresuma Batua, 2020, 10' 

Duela 500 urte baino gehiago Estrasburgoko biztanleen jabe egin zen obsesio sendoa oinarri hartuta, egun lanean ari diren dantzaririk onenekin egindako kolaborazioa da Strasbourg 1518.

Stump the guesser, Guy Maddin, Evan Johnson eta Galen Johnson, Kanada, 2020, 19'

Zuzendari askorekin gertatzen ez den bezala, Guy Maddin kanadarrari inoiz ez zaio axola izan film laburren eta film luzeen ekoizpena konbinatzea. Haren filmografian, hiru film luze eta 16 film labur biltzen dira azken hamarkadan soilik. Galen Johnsonekin «The Forbidden Room» (2015) film luzea aurkeztu zuen ZINEBIren 57. edizioan. Eta oraingo honetan ere harekin eta Eva Johnsonekin zuzenduta errodatu du Maddin-ek «Stump the Guesser», zine mutuaren estetika duen film laburra. Filmaren protagonista zirko bateko langile bat da, edozer gauza asmatzeko gai dena, harik eta botereak galtzen dituen arte.

Une nuit à L'Opéra, Sergei Loznitsa, Frantzia, 2020, 20'

1950eko eta 1960ko hamarkadetako artxiboko irudietan oinarrituta, Parisko Operan antolatzen ziren gala gauak gogora ekarri ditu zuzendariak film honetan; bertan elkartzen ziren Frantziako zein nazioarteko pertsona ospetsuak, non errege-erreginak eta estatuburuak. Edizio dotorea eta umorea baliatuta, Sergei Loznitsak glamour handiko garai bat berpiztu nahi izan du, non errege-erreginak, presidenteak eta zine izarrak biltzen baitziren Garnier jauregian, Operaren Arteaz gozatzeko…

 
Descripción Corta

Bilboko Zinebi jaialdiari Gutun zuria.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Aurkezpena: Rubén Corral, Zinebiko programatzailea
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si