Zinetikak, mugimenduaren bidez espresatzen den zinema ikusteko aukera ematen digu. Diziplina anitzeko jaialdi honetan dantza eta ikus-entzunezkoek topaguneak bilatzen dituzte sorkuntza hibridoa garatzeko. Publikoak arte berezi bat ezagutzeko bidea ere eskaintzen du, screendance.
Begirada zinematografiko bat oinarri hartuta gorputza eta teknologiaren inguruko ikerketa sustatzen da proiekzio, lantegi, masterclass eta performanceen baliatuz. Zinetikak sortzaileak eta nazioarteko erakundeen arteko harremanak laguntzen ditu, kultura arteko trukeak aberastu asmoz.
III edizioa Iruñean egingo da azaroaren 15 eta 16an, Donostian azaroaren 17 eta 18an eta Bilbon azaroaren 19tik 21 era arte. Hiriburuak anaitu eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiaren arteko harreman berriak sortuz. Ekimenak Tabakalera, Dantzagunea, Kondestable jauregia, BilbaoArte eta La Fundición erakundeen laguntza jaso du. Laida Aldaz Arrietaren proposamena da, Trastero Creativo elkartearen bidez gauzatu dena.
PROGRAMA
DOKUMENTALA
Invisible Beauty, Iñaki Alforja, Espainia, 2018, 11’07’’.
ZINETIKS
Schwarzfahrer, Jiří Kylián, Herbehereak, 2014,6’
7:35 de la mañana, Nacho Vigalondo, Espainia. 2033, 8’
Some ways to get rid of a body, Hannes Renvall, Ria Bäckström, Finlandia, 2017, 21’
OPEN SCREEN
The Crackdown, Mervi Junkkonen, Suedia, 2016, 1’
Unidad, Oihana Varela, Espainia, 2018, 4’59’’
SELECCIÓN OFICIAL
Scalamare, Jiří Kylián, Herbehereak, 2017, 10’
Shivta, Or Schraiber, Israel, 2017, 10’
The evil, Carlon Hardt, Brasil, 2016, 2’10’’
Strophe, Aimée Duchamp, Espainia, 2015, 4’10’’
Otherland, Jan Pieter Tuinstra, Keren Levi, 2018, 13’30’’
Banana Blue, Pia Lauritz, Australia, 2017, 4’59’’
Zinetikak, mugimenduaren bidez espresatzen den zinema ikusteko aukera ematen digu. Diziplina anitzeko jaialdi honetan dantza eta ikus-entzunezkoek topaguneak bilatzen dituzte sorkuntza hibridoa garatzeko.