Gure jostailu zaharrak ekarriko ditugu tailerrera, ireki, nola funtzionatzen duten ikusi eta moldatu egingo ditugu. Jostailuen barnean dagoen logika ulertuko dugu eta taparen azpian ezkutatzen diren zirkutu elektriko eta elektronikoak ezagutuko ditugu.
Horretarako tailerrera gatozen bakoitzak soinua egiten duten gure jostailu zaharrak ekarriko ditugu. Txikiagoak ginela erabiltzen genituen jostailuak, oraindik funtzionatzen dutenak baina armairuan gordeak ditugunak: animalien soinuak imitatzen dituzten teklatuak, musika instrumentuak, hitz egiten duten panpinak…
Toy bending teknika erabiliz zirkuituei zubiak egingo dizkiegu eta soinu eta botoi desberdinen artean aldaketak egingo ditugu.
Azkenik, jostailuen itxura aldatuko dugu, lagunen artean piezak elkarbanatuko ditugu eta bata bestearekin konektatuz jostailu berriak osatuko ditugu.
*Jostailu hauek guztiak pila edo bateria eta guzti ekarriko ditugu, ez baitugu parte-hartzaile guztiontzat nahikoa material.