Saio bikoitza, sarrera bakarrekin.
19:00 Hail Satan?, Penny Lane, AEB, 2019, 95'
Hail Satan? Amerikako Estatu Batuetako mugimendu erlijioso koloretsu eta eztabaidagarrienaren gorakadaren kronika da eta Penny Lane (Nuts !, Our Nixon) zuzendari arrakastatsuaren dokumental berria, inspiratzailea eta entretenigarria. Tenplu Satanikoaren kideek, komunikabideetan adituak, erlijio askatasuna aldarrikatzeko eta autoritateari desafio egiteko zenbait ekimen publiko antolatzen dituztenean; agerian utziko dute ideia argi batekin, umore jostalaria erabiliz eta lagun errebelde talde bat elkartuta, botereari kontuak eskatzea posible dela, serio gainera. Xarmangarria eta dibertigarria, baina baita probokatzailea ere, Hail Satan? dokumentalak outsider talde bat ipini du erdigunean, askotan gaizki ulertua izan direnak, justizia sozialaren eta politikoaren aldeko konpromiso erabatekoa dutenak, eta mundu osoko milaka pertsona ahalduntzea lortu dutenak.
Hail Satan? Rotterdameko Nazioarteko Jaialdian eta Sundance Festival-en lehiatu da. Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren dator Tabakalerara.
21:00 Possession, Andrzej Zulawski, Frantzia, 1981, 127'
Marc bidaia batetik itzuli da eta bere emaztea oso aldatua nabaritu du. Urduri eta nahastuta, “munstro” batekin harreman bat daukala aitortu duo. Marc ia erotzerainoko depresio bateran eroriko da, eta ikerlari pribatu bat kontratatuko du Anna jarri dezan. Ikerlaria oso modu bortitzean erailko dute eta “abentura” ezkutuaren egia izugarria azaleratuko da.
Isabelle Adjani eta Sam Neill dira 80ko hamarraldian eginiko kultuzko film honen protagonistak. Canneseko jaialdian aurkeztu zenean ezinegona sortu zuen.
Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astearekin elkarrizketak. Saio bikoitza