HANDIA (Aitor Arregi, Jon Garaño, 2017, 114' JB EU Azp. ES)
Lehen Karlistaldian borrokatu ondoren, Martin Gipuzkoako bere etxaldera itzuli da eta harriduraz ikusi du bere anaia txikia, Joaquin, ohi baino askoz altuagoa dela. Edonork munduko gizaki handiena ikusteagatik ordainduko lukeelakoan bi anaiak bidaia luze batean abiatuko dira Europan zehar, non anbizioak, diruak eta ospeak familiaren patua betiko aldatuko duten. Benetako gertaeretan oinarritutako istorioa.
*Aurkezpena: Francisco Etxeberria (Auzitegi medikua; Aranzadi Zientzia Elkartea), Lourdes Herrasti (Osteoarkeologoa; Aranzadi Zientzia Elkartea) eta Jon Garaño eta Aitor Arregi (Handia-ren zuzendariak). EU + ES
Euskadiko Filmategiko Zine eta Zientzia zikloak emanaldi berezia izango du Handia filmaren proiekzioarekin (Aitor Arregi eta Jon Garaño, 114 '). Bere errealizadoreek eta berriki Altzoko Handiaren gorpuzkinak aurkitu dituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti gonbidatuek aurkeztuko dute filma.
Presentación: Paco Etxeberria (Aranzadi Zientzia Elkartea/Sociedad de Ciencias Aranzadi); Lourdes Errasti (Aranzadi Zientzia Elkartea/Sociedad de Ciencias Aranzadi)