Harry Potter and the Philosopher’s Stone, Chris Columbus, EB, 2001, 152’, JBAES
Magiaren munduko sorginkeriei, abrakadabrei eta misterioei buruzko zinema-zikloak ezin zuen alde batera utzi gaztetxoen hainbat belaunaldiri azti izateko ametsa sortu dien eleberriaren zinema-egokitzapena. J.K. Rowlingen lehenbiziko eleberriak izugarrizko arrakasta lortu zuen, eta saga zinematografikoaren lehen kapituluak ere bide berari jarraitu zion. Izan ere, laster bilakatu zen fantasia eta abenturen generoaren klasiko bat. Milioika haurrek, gaztetxok eta gurasok mundu osoko zinemak bete zituzten azti-mutilari Hogwarts Azti eta Sorgin Eskolan bere lehen pausoetan laguntzeko.
Bere hamaikagarren urtebetetzean, super-heroien istorio preziatu guztietan bezalaxe, bere egiazko jatorria ezagutzen du: Rubeus Hagrid izeneko lagun misteriotsu batek jakinarazten dio bere gurasoak Lord Voldermortek hil zituela, eta bera, Harry Potter, botere oso berezia duen aztia dela. Orduan, Hogwarts Azti eta Sorgin Eskolara doa, ikastera. Bertan aurkituko du sorgin-harriaren misterioa.
Bere hamaikagarren urtebetetzean, super-heroien istorio preziatu guztietan bezalaxe, bere egiazko jatorria ezagutzen du: Rubeus Hagrid izeneko lagun misteriotsu batek jakinarazten dio bere gurasoak Lord Voldermortek hil zituela.