CC-BY-2.0: Vancouver Film School
Lantegi honetan soinuaren munduan hasiko gara, konkretuki grabazioan eta nahasketan. Lantegiak iraungo dituen lau egunen buruan prozesuaren oinarriak ikasiko ditugu; ze material behar dugun, zelan erabili grabazio programak, soinua zelan kapturatu eta nahastu. Planteamendua egokia izango da hasiberrientzat, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko jakintza izatea.
Lantegi honen helburua soinu tratamenduaren alde praktiko eta teorikoaren oinarria ezartzea da. Grabazio eta nahasketa teknikak ikasi eta egitea, funtzezko hizkuntz teknikoa ikasiz. Horretarako, gai hauen inguruan jardungo dugu:
-
Frekuentziak: ekualizatzaileak, instrumentu ezberdineko frekuentzia mailak, frekuentzia desatzeginak, enmaskaramendua…
-
Akustika: egokitzapen akustikoa grabaketa eta nahasketa txokoan, bozgoragailuen kokapena, gela bateko erreberberazio murrizpena…
-
Estudio baten osagaiak: Audio seinalaren ibilbidea, soinu iturria, audio txartelak, prebioak, ordenagailua, kableatua, softwarra…
-
Softwarraren hastapena: Steinberg-en Cubase aztertuko dugu. Barruko arkitektura eta errudimentuak grabaketa baten prozesua hasi eta amaitzeko.
-
Grabaketa, edizioa eta nahasketa: Artista baten laguntzaz, abesti baten prozesu osoa egingo dugu. Grabaketa, edizioa eta nahasketa plugin-en bitartez.
Gai hauek orientazio moduan hartuko ditugu, baina partaideen arabera moldatuko gara. Bakoitzak bere nahasketa egiten duen bitartean, soinuaren edozein arloan dituzten zalantzak argituko ditugu.
Lantegi honen helburua soinu tratamenduaren alde praktiko eta teorikoaren oinarria ezartzea da. Grabazio eta nahasketa teknikak ikasi eta egitea, funtzezko hizkuntz teknikoa ikasiz.