Leiho bat.
Aurrean, leihoz betetako fatxada bat.
Gela bat.
Loreak.
Luise eta telefono-dei bat.
Akzio-eszena bat.
Obratan dagoen leku bat.
Musikari bat.
Gela 21,3 °C-tan dago.
Gela baten irudia. Itxura aldatu egiten da argiaren arabera. Aurrean, leihotik ikusten den leiho bat. Lore- aldaketa mahaitxo osagarri batean.
Soinuak, irudiaren kanpoaldetik gelara sartzen direnak. Obratan dagoen leku bat, kanpoaldean aldaketak iradokitzen dituena. Entseguak. Pianoaren soinu-uhinak beheko solairutik ala ondoko atetik datoz? 21,3 °C lanean Helena Wittmann-ek film- elementuak oinarrizkoenera murrizten ditu: argia, itzala, soinua eta norabidea. Gutxieneko horietatik kanpo, irauten duten istorioak sortzen dira, durundi egiten duten giroak. Apurka-apurka, ikusleek euren baitara egiten dute atzera. Pareko leihotik, norbaitek begirada itzultzen digu. Tenperatura baino ez da mantentzen berdin.
21,3 °C lanean Helena Wittmann-ek film- elementuak oinarrizkoenera murrizten ditu: argia, itzala, soinua eta norabidea.