Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Matías Piñeiro zuzendari argentinarrak laugarren aldiz aurkeztuko digu William Shakespeareren komedietako emakumezkoen rolen moldaketa/berrikusketa partikular bat, Rosalinda (2010), Viola (2012) eta La Princesa de Francia (2014) filmen ondoren. Oraingoan bada aldaketarik, baina: Buenos Aires atzean utzita, New Yorkera eramango ditu istorioa eta pertsonaiak, bere aktore fetitxeentroupea, Agustina Muñoz eta María Villar buru dituelarik. Camila, antzerki-zuzendari argentinar gazte bat, New Yorkera iritsiko da egonaldi artistiko batean, bere proiektu berria gauzatzeko asmoarekin: Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa antzezlanaren gaztelaniazko itzulpen bat. Baina bere bizitoki berrira iristean, ohartuko da oso astuna dela bere lagunen eta bere bikotekidearen falta, eta itzultzaile-lanak ez direla nahikoa ordain galera horrengatik.

Piñeiroren zineman moldaketak ez dira inoiz hitzez hitzekoak: asmoa ez da estilo ingelesarekin errezitatzea, ez eta bere aktoreak mozorrotzea ere. «Oihartzuna» beste nonbait bilatu beharko dugu: pertsonaien maitasun- eta bizi-istorio korapilatsuetan, erantzun azkar eta adimentsuetan, jolas bezala ulertutako filmaren egituran, pantailan gertatzen den guztiaren mugitzeko eta kontatzeko askatasunean. Camilak, postal formako misterio txiki batean harrapatuta, bere hasierako planak abandonatzea erabakiko du, eta gorabehera existentzial batean murgilduko da: maitasunezko abenturak, irteerarik gabeko kalezuloak, drama txikiak eta hasiera berriak.

Bada beste «oihartzun» bat ere. Piñeirorekin berarekin lotua dago, eta komeni da horri jaramon egitea: zuzendariak Buenos Aires atzean utzi zuen eta New Yorkera joan zen bizitzera duela urte batzuk, eta film hau, akaso, erantzun bat da, urruneko bizitza horri, bizitza bikoitz horri (Buenos Aires beti baitago presente flash-backetan), hiri handietako bizitza moderno eta malenkoniatsu horri.

Eta Piñeiroren film hau Uda-gau bateko ametsaren moldaketa garaikide bat bada, zer gertatuko da William Shakespeareren klasikoaren zinemako lehen moldaketarekin batera aurkezten badugu? Azalduko al du saio bikoitz horrek zinemaren historiaren zati bat? Jolas moduan egiten dugu, baita omenaldi bezala ere, eta udarako Cristina Enea Fundazioarekin batera antolatzen ari garen zikloaren hitzaurre gisa: uztailean Shakespeareren klasiko horren lau moldaketa (1935, 1955, 1968, 1982) proiektatuko ditugu parkean, gauez, aire zabalean.

 

Descripción Corta

Matías Piñeeiro zuzendariak Shakespeareren emakumetan oinarrituta eginiko azken filmaren proiekzioa, 'Uda gau bateko ametsa' antzezlanaren lehen zinemarako adaptazioarekin batera.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si