Imagen
Imagen
Descripcion

 

Hilary Lloyd-en obrak zinema eta bideoa ditu ardatz, baina eskultura, pintura eta instalazioak ere sortzen ditu. Lanak ekoizteko edo erakusteko lekuekin zuzeneko harremana izanik, filmek ez dituzte betetzen “iraupenaren” nozio konbentzionalak eta, horien ordez, ikustekoak diren film-koadroak aurkezten ditu. Horietako batzuk ez dute inolako mugimendurik edo gorabeherarik; beste batzuek, ordea, oso aldakorra den ikuspegia erabiltzen dute. Obrak tentsioa dakar itxuraz kasuala den gai anbiguo baten eta irudien eta instalazio-ekipamenduaren antolamendu zehatzaren artean.

 

Hilary Lloydek (1964) nazioartean egin dituen erakusketak honakoak dira: Dog bEar Scarf, Josey, Norwich (2022); Car Park, Sadie Coles HQ, Londres (2019); Chance Encounters V, Loewe Foundation, Miami (2019); Bar, BAR, Turin (2019); Theatre, Focal Point Gallery, Southend-on-Sea (2017); Awful Girls, Dorich House Museum, Dorich House Fellowship & Dora Volume 1, Kingston (2017); Blaffer Art Museum, Houston (2016); Robot y Balfour, Sadie Coles HQ, Londres (2015); Museum für Gegenwartskunst, Basilea (2012, katalogo zabal batekin); Artists Space, New York (2011); Raven Row, Londres (2010); Tramway, Glasgow (2009); Le Consortium, Dijon (2009); Kunstverein München (2006); Waiters, Henry Moore Foundation Contemporary Projects, Veneziako Biurtekoa (2003); Kino der Dekonstruktion, Frankfurter Kunstverein (2000); eta Chisenhale Gallery, Londres (1999). 2011n, Turner Sarirako izendatu zuten, Londresko Raven Row hirian 2010ean egin zuen erakusketagatik. Honako hauek dira, berriz, gaur egun egiten ari den edo berriki egin dituen erakusketa kolektiboak: Gonna get you Gonna get you, BAR, Turin (2023): Superficial Authenticity: Politics at the Surface, Filet, Londres (2022); REPEATER, Sadie Coles HQ, Londres (2022); Unhappiness is Treason I, Show me Yours (The Politics of Aesthetics), Filet, Londres (2021); Masculinities: Liberation through Photography, Barbican Centre, Londres (Martin-Gropius-Baurako bidaian, Berlin, 2020an); On masculinity, Bonner Kunstverein, Kölnischer Kunstverein, Kolonia (2019); Palimpsest, Lismore Castle Arts, Waterford (2019); The Policeman’s Beard Is Half Constructed: Art in the Age of Artificial Intelligence, Bonner Kunstverein (2017); Dora, Stanley Picker Gallery, Kingstoneko Unibertsitatea (han lehenengo  Dorich House Fellow izendatu zuten 2015ean); Over you / you, Ljubljanako Arte Grafikoen 31. Biurtekoa (2015); A Singular Form, Secession, Viena (2014); Remote Control, Arte Garaikidearen Institutua, Londres (2012); eta Turner Prize, Balticeko Arte Garaikidearen Zentroa, Gateshead. Lloyd Londresen bizi da eta bertan egiten du lan.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores