Subtitulo
Lauaizeta ikastolako lagunekin eginiko proiektua Eskola Aldiriak deialdiaren baitan
Texto Destacado
Lauaizeta Ikastola BHI, Donostiako Egia eta Intxaurrondo auzoen artean kokatzen den D ereduko instituto publikoa da. Ikastolaren kokapenaren berezitasun bat Polloe hilerriaren ondoan dagoela da eta bai ikasleek bai hiritar askok ere, Gabriel Aresti Pasealekua erabili ordez, hau zeharkatzea hautatzen dutela. Hilerria hiri bihurtzen da horrela, hiria hiriaren barruan.
Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Eskola Aldiriak 2016/2017 deialdian aukeratua izan zenetik, HilHerriBizi proiektua forma hartzen joan da. Lauaizeta ikastolaren ondoan kokatzen den hilerria da, proiektu honetan, eskola eta auzoa elkartuko dituen eremua. 


Proiektua fase ezberdinetan banatu da. Lehen fasean, 2016ko urritik abendura arte, ikastolako irakasleek eta Tabakalerako hezitzaileek eratutako lantaldearen artean proiektua ko-diseinatu da. Testuingurua hilerria izanik, zabala izan da hasiera batean gure aurrean zabaldu zaigun lanerako eremua, eta hiru gaien inguruan mugatzea erabaki dugu: memoria, dolua eta espazio fisikoa. Horrela, irakasleek gai hauek kontutan izanda, euren eduki eta ikasgaietan zer eta nola landu erabaki dute. Aldi berean, praktika artistikotik abiatututa, ikerketa bat garatu dugu ondorengo galderari erantzun nahian: Nola imajinatzen duzue etorkizuneko hilerria? Hasierako hausnarketa fasean ikasleek bide ezberdinak aztertu dituzte, eta hilerrien ezaugarri, funtzio edota iruditegiei erreparatuta, hilherriek etorkizunean zer nolako itxura izen dezaketen lantzen joan dira: hilerriei lotutako sinbologia, soinuak, gorputzaren eta lengoaiaren performatibitatea, edota espazioa bera. Ikasleen interesetatik abiatuta, eurek ikertu eta eraldatu nahi izan dituzten alderdiekin loturak eraikiz, lau artista gonbidatu ditugu eurekin lan saio batzuk dinamizatzera: Mario Paniego, Miriam Isasi, Aitor Izagirre eta Nerea De Diego. 


Prozesuaren osotasuna jasoko duen esku-hartzea egingo dugu hilerrian eta ekainaren 21ean eskola komunitateari aurkeztuko zaio.


 






 


hilHERRIbizi proiektuari buruzko dokumentazioa: Makusi-Tabakalerako artxiboan

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Proiektua