Imagen
Imagen
Descripcion
(Argazkia: Annette Hornischer)
Hillel Schwartz historialari kulturala, olerkaria eta itzultzailea da. «Emergentzia» kontzeptuaren inguruko ideia aldagarrien eta izaeraren inguruan egin dituen ikerketei esker Berlingo Akademia Amerikarraren Historia Kulturaleko Berlin Saria irabazi zuen 2014an. Historialari bezala, ezaguna da batik bat zarataren (Making Noise: From Babel to the Big Bang, and Beyond, 2011), errepliken (The Culture of the Copy: Striking Likenesses, Unreasonable Facsimiles, 1996 eta 2014) eta dieten (Never Satisfied: A Cultural History of Diets, Fantasies, and Fat, 1986) inguruan egin dituen ikerketengatik.
Itzulpenak egin ditu koreeratik Sunny Jungekin lankidetzan, eta bi poesia-liburu argitaratu ditu horren harira: Kim Nam-jo, Rain, Sky, Wind, Port (2014); Ko Un, Abiding Places: Korea South and North (2006; Balcones sariaren finalista).
2009tik 2014ra bitartean kasu medikoak kudeatzeko enpresa baten sortzaile eta zuzendari izan zen. Pazienteei arazo mediko konplexuei aurre egiten laguntzen zien, medikuen, farmazialarien, gizarte-langileen, zaintzaileen, senideen eta lagunen koordinazioa behar zuten kasuetan. Esperientzia horren ondoren argitaratu zuen Long Days Last Days: A Down-to-Earth Guide for Those at the Bedside (2012).
Brandeis, Berkeley eta Yale unibertsitateetan graduatu zen, eta ikerlari independentea da. Hala ere, irakasle ibili da noizean behin historiako, literaturako, erlijio-ikasketetako, komunikazioko eta arte bisualetako departamentuetan; azkenekoz San Diegon, Kaliforniako Unibertsitatean. Bertan Sixth College fakultateko Arte Kulturalaren eta Teknologiaren oinarrizko curriculumaren zuzendari sortzailea izan zen. Estatu Batuetan artearekin lotutako hainbat ekimenetako proiektuko ikertzailea izan da, estatu mailan eta eskualde mailan, eta The Future and the Past pabilioi tematikoa diseinatzen lagundu zuen, Hannoverreko EXPO2000rako (Alemania).
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Historialari kulturala, olerkaria eta itzultzailea
Tipo
Artistas y Creadores