Texto Destacado

2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak suntsitzen eta berreraikitzen ari ziren bitartean. 

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak botatzen eta berreraikitzen ari ziren bitartean. Proiektuaren nahia, gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa denaren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea da, hiriaren nahiz lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz.


Laugarren edizio honen abiapuntuan dago gune publikoek jasan duten eta hirigintzaren praktika gidatu duen merkantilizazio prozesua aitortzea, baita arkitektoak propaganda kapitalista fordistan antzeztu duen aliatu papera ere. Ohikoaren eraikuntzaren zentzu galera eta subjektu politikoaren desaktibatzea izan dira horren ondorioak. Hiria eta Bestelako Politikak proiektuak beste modu batzuk bilatzen ditu arkitekturaren lanari aurre egiteko, botere hegemonikoekiko eta politika estetizatuekiko loturak askatuz. Bizitza gertatzen den guneen gaineko kontrol logika gainditzea dakar lekualdatze horrek, esperientzian, parte-hartzean eta espontaneotasun soziala azpimarratzen duen logika komunitarioa berpizteko, beste edozein motibazioren gainetik. Arkitektura balizko tresna emantzipatzaile gisa hartuta, desadostasun eta fikziozko lekuak bultzatzen dira, haietan arrakalak haztatzeko, azken batean beste hiri bat eta beste lurralde bat eraikitzeko.


 




 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa