Eskolako espazioetan, auzoan, hirian edo herrian, arte-hezkuntza proiektuak garatzeko deialdia da.
¿Nolakoak dira gure eskolako eta inguruko espazio publikoak? ¿Nola eraldatu eskola eta auzoaren arteko erlazioa?
“Hiria, hezkuntza eta praktika kolaboratiboak” eskolako espazioetan, auzoan, hirian edo herrian, arte-hezkuntza proiektuak garatzeko deialdia da.
LAN MARKOA – TESTUINGURUA
Azken urteetan “Haurren Hiria” bezalako esperientziei esker, hirigintza, hiritarren parte hartzea, eskola eta hezkuntza kontzeptuak modu zabalago batean ulertzen dira.
Espazio publikoa, kalea, plaza, auzoa, eskola, e.a. hezkuntza proiektuak garatzeko testuinguru eta lanerako espazio bilakatu dira, eraldaketa sozialerako aukerak eskainiz. Bide honetan, Tabakalera kultur proiektuak, Hezkuntza arloaren bitartez, prozesu hauei heldu eta hezkuntza komunitateekin batera produkzio kulturalean lan egitea proposatzen du.
Kultura garaikidea eta praktika artistikoak hausnarketarako, ikaste prozesurako eta alternatiba sortzaileak garatzeko tresna eta esparru ezin egokiagoak direla uste dugu, eta hori izango da gure egitasmoen ezaugarrietariko bat.
AURREKARIAK
Deialdi honen aurrekarien artean, hezkuntza arloak garatutako Pedagogiak eta espazio publikoa lan ildoa eta “Auzoko Hitzak” proiektu pilotoa kokatzen ditugu.(Auzoko Hitzak 2014-15 ikasturtean Egiako Hezkuntza komunitateko hiru eskolekin eta auzoko beste eragile batzuekin batera gauzatutako proiektu parte hartzailea da). Prozesu honetan hezkuntza komunitatea indartzearen beharra sumatu dugu. Horregatik deialdi honen helburu nagusia eskola komunitateak inguruarekin duen harremanaz hausnartzea eta hura sendotzea da. Horretarako produkzio kulturalaren dinamikak erabiliko ditugu.