Texto Destacado

Hirikilabs Plaza proiektu irekien deialdian edonork teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamen bat aurkeztu dezake, beste pertsonekin batera Hirikilabsen gauzatu ahal izateko. Deialdi honen filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Hirikilabs Plaza proiektu irekien deialdian edonork teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamen bat aurkeztu dezake, modu irekian biltzen den edozein pertsonarekin Hirikilabsen gauzatu ahal izateko.

 

Deialdi honen filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza.

 

 

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuak elkarren artean oso desberdinak izan ohi dira, baina guztiak teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta soziala hartzen dute oinarri. Teknologiaren erabilera berriak esperimentatzea, euskarri berriak saiatzea, prozesuak aldatzea eta erraztea, eskuragarriak bihurtzea edo egunerokotasunean erabili daitezkeen teknologien bilakaera dute helburu.

 

 

 

 

 

Nola garatzen dira Hirikilabs plazako proiektuak?

 

 

Osagai garrantzitsuena da pertsonek beraien proiektuak aurrera eramaten animatu daitezela, besteekin ezagutza paratekatu, ikertu eta elkarlanean ikasteko grina izatea. Abiapuntu horretan oinarrituta, Hirikilabsek tokia, materialak eta aholkularitza eskainiko ditu. 

 

 

 

 

 

Nori zuzentzen zaio Hirikilabs Plaza?

 

 

Hirikilabs Plaza adin desberdinetako pertsona eginzale ugari biltzen ditu. Ez da beharrezkoa ezagutza jakin batzuk izatea aldez aurretik, bai ordea ikasteko grina eta jarrera irekia izatea, besteekin egiten ondo pasatzeko jarrera. 2019ko irailaren 26an izena eman duten proiektuen aurkezpen irekia egingo dugu, interesa duten pertsonak proiektuetara biltzeko xedearekin eta ondoren lanean hasiko gara elkarrekin, osteguneroko saioetan.2019 urriaren 3an egingo da aukeratutako proiektuen aurkezpen publikoa. Proiektu bat aurkezteko, bete ezazu ondoko formularioa: Hirikilabs Plaza-Proiektu Irekien Deialdia.

 

 

 

 

 

Deialdiaren oinarriak: 

 

 

  Hirikilabs Plaza XI Deialdia (Pdf)

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Proiektua