Proiektu irekien deialdian teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu proposamenak aurkeztu daitezke, beste pertsonekin batera Hirikilabsen gauzatu ahal izateko.
Hirikilabs Plaza proiektu irekien deialdian edonork teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamen bat aurkeztu dezake, beste pertsonekin batera Hirikilabsen gauzatu ahal izateko. Deialdi honen filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza.
Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuak elkarren artean oso desberdinak dira, baina guztiak teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta soziala hartzen dute oinarri. Teknologiaren erabilera berriak esperimentatzea, euskarri berriak saiatzea, prozesuak aldatzea eta erraztea, eskuragarriak bihurtzea edo egunerokotasunean erabili daitezkeen teknologien bilaketa dute helburu.
Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuei ezartzen zaien baldintza bakarra proiektua bera irekitzea da, besteekin partekatzea eta lortutako emaitzak lantegi, hitzaldi edo internet bidez ikusgarriak egitea da, hau da, blog edo webgune baten bidez azalduz, tutorialak sortuz edo lizentzia irekia duten artxibategi digitalak partekatuz.
Nola garatzen dira Hirikilabs Plaza proiektuak?
Osagai garrantzitsuena da pertsonek beraien proiektuak aurrera eramaten animatu daitezela, besteekin ezagutza paratekatu eta elkarlanean ikasteko grina izatea. Hau soilik oinarri hartuta Hirikilabsen tokia, materialak eta aholkularitza eskainiko dizuegu.
Nori zuzentzen zaio Hirikilabs Plaza?
Hirikilabs Plaza adin desberdinetako pertsona eginzale ugari biltzen ditu. Ez da beharrezkoa ezagutza jakin batzuk izatea aldez aurretik, bai ordea ikasteko grina eta jarrera irekia izatea, besteekin egiten ondo pasatzeko jarrera. 2016ko irailaren 15ean izena eman duten proiektuen aurkezpen irekia egingo dugu, interesa duten pertsonak proiektuetara biltzeko xedearekin eta ondoren lanean hasiko gara elkarrekin, osteguneroko saioetan.