Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko. Hirikilabs Plazaren filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza. Hemen ikus ditzakezu Hirikilabs Plazako aurreko deialdietan burututako proiektuak.

2016ko abenduaren 26tik 2017ko otsailaren 2ra bitarte irekita izan den deialdi publikoan izena emandako proiektuak aurkeztuko dira ekitaldi honetan.

1.- R2D2 // Karlos Azpeitia 

Proiektu hau prozesu bat bezala ikusten dute non elektronika, robotika eta frabrikazio digitalaren inguruan ikasi nahi duten. 

2.- Fab & Play Mahai Jokoa // Asier Arizkorreta 

Print & Play kontzeptuan oinarrituz, partekatu eta errepikagarria izango den mahai joku bat sortzea du helburu. 

3.- Kutsadura neurtzeko droiak // Jose Antonio Grandal 

Pixhawk droien teknologia Arduino eta Raspberry Pi teknologiekin batu nahi dituzte atmosferan dagoen kutsadura neurtzeko, pertsonen bizitzak arriskuan jarri barik. 

4.- CanSat // Axular

Edari-lata baten tamaina eta pisua duen gailu bat eraiki nahi dute, 1000 metrotako altueratik askatzean jausgailu batek 6-8 m/s abiaduran mantenduko duena. Erori ahala, eta gutxienez segunduan behin, tenperatura eta presioaren balioak bidaliko ditu lurrean kokatutako hargailura bidaliko ditu, datu hoiek aztertu ahal izateko.

5.- Patologien diagnosi goiztiarra // Xabat Casado 

Ziatika edota tunel karpianoa bezalako patologien diagnosi goiztiarra egitea baimenduko duen gailu bat egitea da ideia. Horretarako tenperatura aldaketak neurtu beharko ditu, datu horiekin balorazioa egin ahal izateko. 

6.- Indar atomikozko mikroskopioa // Eguzki Larre 

Nano eskalan bereizmena lortzea lagunduko duen mikroskopioa da. 

7.- Zinta zerra bidez ebaketa automatizatzeko makina // Eugenio Martín Rodrigo 

Mugimendu automatizatua duen sistema bat diseinatzean datza, oholak nahi den neurrian ebakitzeko. 

8.- Uztaia // Juan Manuel Miguens Rubio + Mikel Lopez Heras 

Uztai tradizional bati abiadura eta gertutasun sentsoreak gehitu nahi dizkiote, horrela jokura haur gehiago biltzeko. 

9.- Stop Motionak sortzerko gailua // Ángel Bueno 

Stop Motion txikiak egiteko behar den guztia (pertsonaiak, atrezzoa, fondoak, irudi kaptura eta edizioa) jasoko duen gailu bat diseinatzea da idea. Pas a Pas proiektuaren antzekoa.

10.- Re Holocube // Carlos García 

Plazako aurreko deialdi batean Holocube proiektua aurkeztu zen, baina burutu barik gelditu zen. Ideia berreskuratu eta amaitzea litzateke. 

11.- Om for Drawing // Anne-Sophie Lacroix 

Yoga praktikatik abiatutako proiektua da. Aum/Om mantra sekuentzia bat hasi eta bukatzeko abestua izaten da. Mantraren soinua prozesu mekaniko bilakatuz, hondarrean, paperean edota beste material baten isladatzea da helburua. 

12.- Argi mahaia // Gurutz Oiarzabal 

Kalkografiarako argi mahai bat diseinatzea eta eraikitzea da idea. Proiektu sinplea oinarrian, baina beharbada pertsona gehiagoren ekarpenekin aberastu daiteke. 

13.- Vending DIY // Joseba Egia

Ideia hard-soft askeko vending makina bat eraikitzea da, eta euren funtzionamendua ikastea. 

14.- Lehortegia // María Edroso 

Egurrezko lehortegi bat egitean datza, non fruta eta barazki xaflak nahiz lore edo landare mota ezberdinak lehor daitezkeen. 

15.- Domo interaktiboa // Husein González 

Argia eta soinuarekin modu intuitiboan esperimentatzea baimenduko duen gune interaraktiboa sortzea jomuga duen proiektua. 

16.- Foods Computer // Víctor José Barahona 

Landatze-aeroponiko negutegi bat egiteko asmoa, MITeko Open Agriculture proiektuatik abiatuta. 

17.- Buruarekin kontrolaturiko sagua // Pablo Fernández 

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako ordenagailu-sagua egiteko saiakera. 

Descripción Corta

Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si