Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko. Hirikilabs Plazaren filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza. Hemen ikus ditzakezu Hirikilabs Plazako aurreko deialdietan burututako proiektuak.

Proiektu irekien zortzigarren deialdi publikoan izena emandako proiektuak aurkeztuko dira ekitaldi honetan.

 

Kosmosa Entzuten // Paula Olaz Moratinos 

Espazio eta soinu datuen inguruan proiektu bat garatu nahi du, datu hauek soinuaren bitartez entzutea bilatzen duen "ingurunea" sortuz. // Musikaria da eta lagungarri izango ditu honako profilak: datuak biltzeko eta prozesatzeko ezagutza duten pertsonak, baita "ingurunea" garatzeko ikus-entzunezkoetan interesaturikoak ere.

 

Haize errotadun itsasontzia // Anjel Jimenez

Haize errota bat itsasontzi batean itsasteko aukerarekin lan egin nahi du // Helizearen diseinuan eta 3D-inprimaketarako laguntza behar du, baita elektronika eta programazioan trebatutako jendea, itsasontzia autonomoa egiteko.

 

Aeromodelismo irekia // Iñaki Leizaola 

Baliabide irekietan oinarrituta, aeromodelismoarekin esperimentatu nahi du, hegazkin ireki bat diseinatzeko eta fabrikatzeko aukera aztertuz. // Esperimentatzen hasteko lagun bila dabil eta, interesa izatekotan, denborarekin talde ireki bat sortzea aurreikusten du.

 

Etxeko Kontsumo elektrikoaren neurgailu irekia // Rafael Sasiain 

Etxe baten kontsumo elektrikoaren neurria etxetresna elektrikoen arabera bereiztea du helburu (argiztapena, labea, bitroa, hozkailua garbigailua, ontzi-garbigailua) kontratatutako gutxieneko potentziaren balioa zehazteko, baita gailuak deskonektatzeko aukera emateko eta potentzia etengailua piztu ez dadin ere. Horretarako, kontrola kontsumo puntu bakoitzean edota magnetotermikoen kutxa orokorrean egin daiteke. // Kontsumo elektrikoan, datuetan edota eraginkortasun elektrikoan interesa duen edozein pertsonaren laguntza eskertuko luke.

 

MateMaleta // Jose Manuel López 

Eskuz landutako matematikak ezagutzeko materialak sortzeko Hirikilabs laborategiak eskaintzen dizkion aukerak aztertzea du asmo. // Gaian interesa, ilusioa, ideak ekartzeko prest eta batez ere esperimentatzen ondo pasatzeko jarrera duten pertsonen bila dago.

Descripción Corta

Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si