Kode irekiko teknologia baliabideek eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dira. Aukera hauek astronomian zaleentzat baliagarriak izan daitezke.
Astronomiaren eremua hiritarren parte-hartzearekin aberasten ari da. Adibidez, datuen prozesamenduarentzat SETI@Home bezalako proiektuak garatu ziren, non hiritarrek euren ordenagailuen indarra jarri zuten proiektuaren zerbitzura. Baina badirudi azken urteotan, non ezagutza gehiago banatzen den eta teknologia askea pertsona gehiagoren eskura dagoen, astronomiarekiko zaletasuna duten pertsonak euren behaketak egiteko tresneriaren inguruan baliabideak sortzen hasi direla. Zentzu honetan, abuztuan, egun batzuetan zehar lan egitea proposatzen dugu teknologia irekiaren bidez atronomian zaleak diren pertsonentzako irtenbide ezberdinen bila.
Egun hauetan egitearen arrazoia, abuztuak 11n Perseiden momentu gorena dela da, eta meteoro euri hau gure proiektua frogatzeko aitzakia izan daiteke.
Dokumentazioa/h2>
Astronomiara zaletasuna duten pertsonentzako kode irekiko tekonologia bidez baliabideak eraikitzeko aukerak aztertzeko lantegia.