2016ko udan Hirikilabsek astronomiaren inguruko programa soil bat antolatu zuen, gai horren inguruko zaletuen kopuru handiak, baita herritarren kolaborazioari irekita dauden zientzia esparruetako bat izateak bultzatuta. Lan ildo honek 2017an bilakaera bat izan zuen Hirikilabs Aranzadi Zientzia Elkartearekin lanean hasi zenean, eta elkartea bidelagun izan du harrezkeroztik. Aurten, dimentsio “astronomikoak” dituen fenomeno bat gertatu da Tabakaleran: gai berberak proiektuko pertsona askoren lana gurutzatu du. Astronomian esan ohi den moduan, udako programaren parte bat “gertakari-kate” baten fruitua izan da.
Hiritar astronomia topaketaren hirugarren edizioak, bada, Aranzadiko astronoma den Virginia Garcíak Rosa Barba artistaren Drawn by the Pulse erakusketara bisita esperimentalan parte hartzeko aukera eskainiko du, eskalazko eguzki-sistema bat eraikitzeko lantegia, pertseidak ikusteko Cristina Enea parkera behaketa-irteerak eta hitzaldi bat.
Eta gutxi balitz, "uda astronomiko" honek gaian murgiltzen has gaitezen aukera paregabea eskainiko digu: mende osoan ikusiko den ilargi-eklipserik luzeena. Eta gu Tabakalerako prismatik izango gara horren lekuko.
Aurten, dimentsio “astronomikoak” dituen fenomeno bat gertatu da Tabakaleran: gai berberak proiektuko pertsona askoren lana gurutzatu du. Astronomian esan ohi d