* Ez da izen-ematerik behar saioa online jarraitzeko
Udako zerua
Udako tenperatura altuek, oporrek eta urtero abuztuak 12aren bueltan ematen den San Lorentzoko malkoen fenomenoak, hiriko argitasunetik aldendu eta gaueko zeru ederraz gozatzera gonbidatzen gaitu. Hitzaldi honekin garaian ikus daitezkeen konstelazioak eta astronomia-efemeride garrantzitsuenak antzematen ikasiko dugu.
Birusa eta zulo beltza
Azken aste hauetan hedabideek zabaldutako COVID-19aren informazioek bidelagun izan dituzte SARS-CoV2-aren irudiak. Normalean ikusi ezin daitezkeen objektuen irudiak sortzea birologoek eta astrofisikoek amankomunean duten kezka bat da, eta harrigarria bada ere, baliatzen dituzten teknikak parekoak dira. Paralelismo hauek baliatuz, duela gutxi zulo beltz baten irudiak nola lortu ahal izan diren ulertzen saiatuko gara, eta astro paradoxiko hauek zein ezaugarriei erakusten dizkiguten ikusiko dugu.
Zulo beltzei eta udako konteslazioei buruzko hitzaldi interesgarriak.