Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

HIRUKIAK programa hezkuntza formaleko edo ez-formaleko bi erakunderen (eskolak, elkarteak edo bestelako taldeak) eta Tabakalerako hezkuntza arloaren artean sorkuntza eta ikaskuntzarako espazio bat partekatzean datza. Honetarako, hiru saioko sekuentzia pedagogiko bat diseinatuko da, parte hartzen duen talde bakoitzaren beharrei eta interesei erantzuteko. Zeharka, Tabakalerako programazioaren edukietatik abiatuta lan egingo da, erakusketak edo beste praktika artistiko batzuk kontuan hartuz, besteak beste. 

Zertarako? Zein da helburua?

Alde batetik, Tabakalerarekin elkarlanean aritzen diren elkarteekin harremana sakontzeko desio batetik sortzen da proposamena. Eta bestetik, eragile anitz horien eta horiek osatzen dituzten pertsonen tipologien arteko gurutzaketarako guneak sortzeko beharretik; adin, genero eta abarren arteko elkarguneak bultzatzeko asmoarekin.

Nori dago zuzenduta?

Edozein pertsona-talde, hala nola elkarteak, eskolak, emakume-taldeak, kultur-taldeak, etab.

Prozesuaren egitura

Saioen ordutegia eta egutegia bi erakunde parte-hartzaileekin adostutakoaren araberakoa izango da. Lan proposamenaren antolakuntzari buruz gehiago jakiteko, ikusi Oinarriak.

Hirukien egutegia eta kopurua:

Ikasturte honetan Hiruki programa 2024ko AZAROTIK 2025eko EKAINAREN amaiera arte garatuko da.

Guztira 8 prozesu aurreikusten dira, 2024-25 ikasturtean zehar garatzeko.

Nola parte har dezakezue?

Izena emateko epea 2024ko irailaren 15etik urriaren 30era egongo da zabalik. 

Parte hartzeko hezkuntza@tabakalera.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali behar duzue, ondorengo informazioa zehaztuz:

  • zuen erakundearen aurkezpen labur bat, parte hartzeko arrazoiak azalduz 
  • zein kolektiborekin lan egin nahiko zenuketen (baten bat buruan baduzue) edo edozein kolektibo motatara irekita zaudeten.
  • lan-saioetarako ordutegiaren preferentzia (goizez edo arratsaldez).

Eskaerak iritsitako hurrenkeraren arabera jaso ahala, hezkuntza arloak taldeak osatuko ditu interes eta eskuragarritasun partekatuen arabera.

Informazio gehiago, oinarrietan:

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2024-2025
Tipo Agrupación
Programa
Información Adicional
Nombre
HIRUKIAK PROGRAMA - OINARRIAK
Archivo
Futura?
No